Estadio online | ES | EUS
Menu

Deba - Zumaia

Deba - Zumaia

Denboraldi honetan itsasaldeko ibilaldi batekin hasi dugu mendi-ibiltaritzaren kanpaina.

Jaitsi mendi-ibiltaritzako lehenengo irteeraren Argazki-saila.

Denboraldi honetan mendi- edo zidor-ibiltaritzaren kanpainari itsasertzean zeharreko irteera batekin ekin diogu. Aukeratutako inguruak oporretako itzulera hobeto jasaten lagundu zigun, itsasoari eta ikuspegien ikusgarritasunari esker.

Itxaspetik hasi ginen oinez ibiltzen; Deba igaro eta berehala dagoen gain bat da. Handik bederatzi kilometroko bidearen sigi-sagari jarraitu genion, labar-ertzean zehar, baina bide nahikoa erosotik eraman gintuelarik. Une oro begietsi ahal izan genuen flyscha, zeinek egiten baitu hain berezia ikuspegia.

Hiru orduz oinez egin ondoren, Zumaiako hondartzara iritsi ginen, eta han, derrigorrezko geldialdia, argazkiak egiteko. San Telmoren baselizatik igaro ostean, herria zeharkatu genuen; jaietan zegoen, Olarro eguna (Olagarro eguna) baitzen, eta autobusa hartu genuen, berriro Estadiora ekarriko gintuena.