Estadio online | ES | EUS
Menu

Feldenkrais

Feldenkrais
Gorputza ahalegin txikienarekin eta eraginkortasun handienarekin mugitzeko antolatuta egon dadin; ez giharren indarraren bitartez, funtzionamenduaren ezagutza handiagoa edukita baino

Instructor / a

Metodoaren asmoa da –Moshe Feldenkrais kirolari eta zientzialari judutarrak asmatu zuen—, gorputza ahaleginik txikienarekin eta eraginkortasun handienarekin mugitzeko antolatuta egon dadila, eta ez giharren indarraren bitartez, funtzionamenduaren ezagutza handiagoa edukita baino

Gorputz-teknikak goraldi handia bizitzen ari direlarik, hala nola: Pilates, Yoga, Txi-Kun edo Tai Txi, Feldenkrais metodoa norberaren buruarekin lan egiteko aukera bat da, eta horretarako erabiltzen dugun tresna geure gorputza da, berori mugitzen ari dela.

Metodoaren oinarria honako premisa hau da: gorputza da gizakiek ikasteko duten bitarteko nagusia, eta beraz, kontua da, maisu batek lagunduta, hainbat mugimendu desberdin arakatzen ahalegintzea, haien ekintza nola antolatzen dugun antzemanez, behar ez diren tentsioak ezabatzen saiatuz eta mugimendu-kalitatea hobetuz, gero horrela, geure ohitura motorren kontzientzia hartzeko eta, besteak beste, jarrera ez-egokiek eragiten dituzten minak prebenitzeko edo, istripu neurologiko baten ondoren, gorputz-trebetasun batzuk berreskuratzeko.

Zehazkiago, kontua da, mugimenduak eta berorrez hartzen dugun kontzientziak geure ekintza aldatzea ahalbidetu diezaguten, gure mugimenduen eta jarreren kalitatea hobetuz. Feldenkrais-ek mugimendua, jarrera, malgutasuna eta koordinazioa hobetzen laguntzen du, eta halaber laguntzen du bizkarreko minak, artikulazioetakoak eta giharretakoak konpontzen eta zenbait pairamen tratatzen, hala nola: artrosia, lunbalgia, osteoporosia, kontrakturak, zerbikaletako mina eta gerrialdekoak.…

Moshé Feldenkrais (1904-1984) jatorri judutarreko errusiar judoka eta zientzialari bat zen; berak asmatu zuen metodoa, belaunean izan zuen lesio baten karietara, izan ere mediku guztiek amore emana zuten haren gainean. Fisikan eta anatomian zituen ezagutzek eraman zuten ikertzera halako metodo bat non, normalean “ahaztuta” izaten ditugun gihar zein funtzio batzuk aktibatu zitezen. Gaur egun ikaskuntza-metodo hori kirolean, dantzan, fisioterapian… erabiltzen da.

Estadion Feldenkrais-saioak Mariaje Ariznabarreta koreografo, dantzari eta dantza-irakaslearen ardura izango dira.

Fitness-Feldenkrais
Feldenkrais metodoaren mugimenduetan eta beste gorputz-teknika batzuetan (Esferobaloiak, Release, etab.) oinarrituta, ariketa erraz eta erlaxagarrietan lan egingo dugu, arreta gorputzean ipinita presio gabe.
Euskarriak, bermeak, egonkortasuna, kulunka, mugimenduaren alderantzikagarritasuna, pisua eta espazioa hautematea; kontzeptu eta sentsazio horiek lagunduko digute zehatzago jabetzen geu argiago nola antolatu, eta lesio gutxiago izaten, mugimendu-sorta ugariagotuz. Dinamika, estatika, koordinazioa eta luzatzeak ariketa atseginen eta fitnessari egokituen daudenen konbinazio moduak sortzen joango dira.

'Mugimendua funtsezkoa da egiten dugun guztian, egiten duguna egiten dugula ere'

ESTADIO EGITARAUA
1. hiruhilekoa:

- Gorputzaren egitura. Hezurren indarra bizkortu.
- Jarrera lerrokatu.
- Gorputzaren zenbait zatiren uzkurduraren eta erlaxazioaren artean bereizi.
- Mugimenduarekiko autokontzientziaren oinarrizko lezioak: Pelbisaren mugimenduen artean bereizi; Arnasaren eginkizunak; Orekaren dinamika; Muskulu tolestaileen eta hedatzaileen koordinazioa; Buruaren, begien eta ahoaren erlazioa gorputzaren beste zatiekin.
- Grabitatea eta erresistentzia
- Elastikoki eta dinamikoki ibiltzen hasteko sarrera.

2. hiruhilekoa:
- Egitura eta funtzioa.
- Gorputzaren zenbait zatiren errotazioa.
- Gorputzaren zenbait zatiren makurdura.
- Mugimenduarekiko autokontzientziari buruzko lezioak: Beso-eskuen hedatzea; Eskuetatik bultza egiteak; Hanka-oinen hedatzea; Oinetatik bultza egiteak.
- Ekintzaren erabilpena hobetu.
- Mugimendua bereizi, disoziatu eta integratu.

3. hiruhilekoa:
- Gorputzaren zenbait zatiren tolestea-hedatzea, errotazioa eta makurdura bereizi.
- Mugimenduaren integrazioa (erresistentziak identifikatu).
- Mugimenduarekiko autokontzientziari buruzko lezioak: Gorputz-adarrak eta mugimenduaren propietateak; jesarrita mugitu; Norberaren irudia hobetu; Burua eta zerbikalak.
- Mugimenduaren dinamikarako ariketak.

'Pertsona bakoitzak bere erritmoan parte hartzen du eskolan, bere ahalbideen arabera, eta beretzako onura lortzen du bere mugimenduen maila eta kalitatea handituz'

Feldenkrais+55 años SENIOR!LX 11 hEstudio 2
+18 años LX 18.30 h.Estudio 2