Estadio online | ES | EUS
Menu

Fitness zerbitzua

Fitness zerbitzua

Jarduera fisikoa egiteko gune bat, entrenamenduko azken teknologiez hornitua, makina kardiobaskularretako azken teknologiarekin, wifiarekin eta fitness aplikazio berriarekin, fitnesseko profesionalek artatua, eta goi kalitateko makinez hornitua, oso egutegi eta ordutegi zabalekin: astegunetan 7:00etatik 21:30eraino, eta asteburu, jaiegun 14:00etaraino —ordutegi berezia izanik abuztuan eta Andre Maria Zuriaren jaietan—, eskurik onenetan gozatzeko eta sasoian izateko aukera izan dezazun.

Gogoan izan Fitness zerbitzura hatzarekin sartzen dela eta nahitaezkoa dela toallarekin entrenatzea eta 16 urte baino gehiago izatea.

Zuk eskatzen badiguzu, zure entrenamendu programa prestatuko dizugu, zure neurrira, eta programa hori eguneratuz joango gara; eta nahiago baduzu motibatuko zaituen entrenatzaile bat aurrez aurre duzula entrenatu, baduzu entrenamendu pertsonaleko zerbitzua (banakakoa, birentzakoa, hirurentzakoa eta lauko taldekoa).

% 20ko deskontua 25 urtez beherakoentzat eta 60 urtez gorakoentzat. Gainera, Fitness zerbitzura harpidetuta baldin bazaude, prezio hobariduna duzu ikastaro guztietan, saio solteetan (bodybalance, bodypump, bodystep, cxworx eta spinning) eta jarduera programako jardueretan.