Estadio online | ES | EUS
Menu

Galdutako gauzak

Galdutako gauzak

Estadio KE Fundazioak ez du erantzukizunik instalazioen edo zerbitzuen erabiltzaileei galdu dakizkiekeen materialez ez jantziez. Balioko gauzak ekartzen badituzu, ez deskuidatu eta erabili itzazu aldageletako armairuak.

Galdutako gauzen zerbitzua Atezaindegian atenditzen da, 10:00 eta 12:00 bitartean eta 17:00 eta 20:00 bitartean. Zerbitzuak enplegatuen zein abonatuen nahiz erabiltzaileen bitartez jasotzen du Estadion galdutako materiala eta jantziak.

Asko izaten dira agertzen diren gauzak, eta horietako gehiegi metatu ez dadin, hilabete igarotakoan inork erreklamatu gabe, haiek kentzeko modua kudeatzen dugu, edo birziklatu, edo halakoen beharra duten erakundeei ematen dizkiegu.

Eskerrik asko zure laguntasunagatik, bereziki balioko gauza galduak —bitxiak, dokumentazioa, giltzak…— aurkitzen badituzu. Mesedez, entregatu itzazu Atezaindegian.