Estadio online | ES | EUS
Menu

Bereizi Estadion sortzen dituzun hondakinak

Bereizi Estadion sortzen dituzun hondakinak
Benetan guztia, gutxiago kontsumitu eta hobeto birziklatzetik hasten bada ere, Estadion zaudela zerbait baduzu botatzeko, egizu dagokion edukiontzian.

Ez da gauza berria eta ohituta gaude geure etxeetan egiten. Zergatik ez egin jolasten garen lekuetan ere? Guztia, gutxiago kontsumitu eta hobeto birziklatzetik hasten bada ere, Estadion zaudela zerbait baduzu botatzeko, egizu dagokion edukiontzian.

Ezin duzu pentsatu ere egin Estadion egunero zenbat zarama, zabor, zakar edo lohi ateratzen dugun. Udan gure denboraren erdia baino gehiago instalazioak garbitzen eta hondakinak batzen —gehienak paperontzietara eta edukiontzietara— ematen dugu, eta esan diezazukegu bereizi behar izaten ditugula.

Orain dela urte batzuez geroztik, Estadion ohiko kontua egin zaigu edukiontzi horiak ikustea, botatzen ditugun ontziak jasotzeko. Eta joan den udatik pic nic jantoki guztietan ipini ditugu edukiontziak: paperak, urdinetan; beirak, berdeetan, eta organikoa, marroietan. Edukiontzi bakoitzak bere koloreko poltsa du eta, eguna bukatzean, dagokien edukiontzietan uzten ditugu, bakoitza bere lekura bereizita iritsi dadin. Mesedez, lagundu, eta erabili itzazu ongi.