Estadio online | ES | EUS
Menu

Ostalaritza

Ostalaritza

Kafetegian plater konbinatuen eskaintza ugaria duzu egunero, eta ogitarteko osasungarriak ere bai, arintxo zabiltzanerako eguerdietako ihesaldietan, eta gosariak, aperitiboak, kafeak, pintxoak, askaria, freskagarriak…, eta jatetxean, jatorduak.

Kalitate turistikoaren Q, eta WIFI gunean.

Kontuan izan: jatetxean jan nahi baduzu abonatuak ez diren pertsonekin, urriaren 1etik maiatzaren 31raino erreserba egin behar duzu, 945130673 telefonora gutxienez 24 ordu lehenago deituta; edota 48 ordu lehenago, erreserba iganderako baldin bada. Denboraldi horretatik kanpora, edo aurrez erreserbatu gabe, mahaikide guztiek izan beharko dute abonatuak, edo eguneko sarrera erosi.