Estadio online | ES | EUS
Menu

Armairuak eta hamaka-gordetegia

Armairuak eta hamaka-gordetegia
Ahaztu eragozpenak eta gorde Estadion bertan zeure erraketak, baloiak, nezeserra, txankletak, hamakak…

Estadion, igerileku estaliaren etxabean zerbitzu eroso bat duzu armairuak eta hamaka-gordetegia alokatzeko; oso praktikoa eta merkea da, Hartara, Estadion utzi ditzakezu urte osoan familiaren gauzak (erraketak, baloiak, txankletak, nezeserra…) edo hamaka, eguraldi ona dagoenerako, Estadiora zatozen bakoitzean zertan ibili barik haiekin aldean atzera eta aurrera.

Bi zerbitzuei buruz behar duzun guztia jakiteko, bisitatu info hauek: hamaka-gordetegiaren zerbitzuari buruzko info baliagarria edo armairuen zerbitzuari buruzko info baliagarria..

Interesatzen bazaizu Estadion halako armairu bat edo hamaka-gordetegi bat edukitzea, jar zaitez gurekin kontaktuan albait arinen, edo helbide honetan: recepcion@fundacionestadio.com, edo telefono-zenbaki honetan: 945131345.