Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio online

Estadio online
Abonatua izanda aukera duzu, jokatzeko pista zein masaje-saioa erreserbatzeko, naziz spinning-saio batean zein igeriketa-ikastaro batean izen emateko, nahiz izen-emate hori berritzeko...

Erreserbatu hemen

Abonatua izanda aukera duzu, jokatzeko pista zein masaje-saioa erreserbatzeko, naziz spinning-saio batean zein igeriketa-ikastaro batean izen emateko, nahiz izen-emate hori berritzeko, eginda dituzun erreserbak jakiteko, edo instalazioetarako sarbideak… eta denborarekin, beste gauza asko gehiago.
Dagoeneko badira 6.000tik gora Estadio onlinen erregistratuta erabiltzaile diren pertsonak; zerbitzu elektroniko horren bidez Estadioko tramite asko egin ditzakezu, errazak eta beti berdintsuak direnak, eroso eta arin, haiek egiteko zertan telefonoa hartu edo Estadiora etorri behar gabe.

Edozein nabigatzailetatik, urtean 365 egunean eta egunero 24 orduan, egin ahal duzu: zeuretzako pista nahiz masaje-saioa erreserbatu; spinning-eskola baterako edo beste edozein saio soltera apuntatu; ikastaroren batean izen eman nahiz izen-ematea berritu; irteeretarako, txangoetarako eta beste jarduera batzuetarako apuntatu; eginda dituzun erreserbak jakin, edo Estadiora egiten dituzun sartzeak kontrolatu. Gura asmoa da, denbora igaro ahala, aukerak gehitzen joatea.

E-zerbitzu horretan alta hartzean, oinarrizko arau batzuk onartu beharko dituzu, besteak beste: egiten duzun eragiketa bakoitzarekin zeure izena erregistratuko dela eta haren zenbatekoa urteko kuota helbideraturik duzun kontu berean zordunduko dela; behin erreserba egindakoan, ezin duzula aldatu; Fundación Estadio Fundazioak eragiketetarako baldintzak aldatu ditzakeela, edo, baldintzak betetzen ez badituzu, Estadio onlinetik desaktibatu zaitzakeela.

Zerbitzu hori oraindik ezagutzen ez baduzu eta haren abantailak baliatu nahi badituzu, hona hemen esteka eta bertan alta hartzeko jarraibideak: Sartu " "Estadio online"n

Usuario  
Contraseña