Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadioren Igeriketa Eskola

Estadioren Igeriketa Eskola
Estadiok igeriketa-irakaskuntzarako duen programa, zein Judizmendi Igeriketa Klubaren laguntza teknikoarekin gauzatzen baitu, igeriketa-irakaskuntzaren teorian dago oinarrituta eta bi zati desberdin ditu: igeriketaren oinarriak eta trebetasunak

Estadioren Igeriketa Eskola

Estadiok igeriketa-irakaskuntzarako duen programa, zein Judizmendi Igeriketa Klubaren laguntza teknikoarekin gauzatzen baitu, igeriketa-irakaskuntzaren teorian dago oinarrituta eta bi zati desberdin ditu: igeriketaren oinarriak eta trebetasunak
Ondoren, Fundacion Estadio Kirol Elkarteak Judizmendi IKaren laguntza teknikoarekin garatzen duen Igeriketa Eskolaren funtzionamenduari buruzko informazioa emango dizugu. Uste dugu, gurekin dagoen denboran zure alaba edo semeak egiten duen aurrerapena eta harekin lan egiteko baliatzen den metodoa hobeto ulertzen lagunduko dizula.

Igeriketa-irakaskuntza geldi-geldika eta etengabea bada ere, zenbait maila egin ditugu, igeriketaren irakaskuntzaren teoriak adierazten dituen helburuak ume bakoitzaren adinaren arabera lantzeko.

Prozesu luze horren azken helburua ez da uretan bizirik iraute hutsa, ezpada ze uretarako trebetasun batzuk lortzea, hartara umeari ahalbidetuko diotenak, alde batetik, ur-ingurune edo ingurune urtarrean moldatzea, eta bestetik, igeriketa bera jarduera gisa baliatzea, etorkizunean bizitza osasungarriko ohiturak bereganatzerakoan.

Guraso-ume igeriketa

Ume-umetatik, 6 hilabete eta 2 urte bitarteko adina dutenean, ingurune urtarrera egokitzea eta ohitzea eta haurraren psikomotrizitatea bultzatzea bilatzen dugu. Gurasoek etapa horretan duzuen eginkizuna oso garrantzitsua da, zeren lokarri afektibo bat eratzen baituzue zuen seme edo alabarekin, oso beharrezkoa dena zain duen aurkikizun guztirako.

Txikiak

Gero, 2 eta 5 urte bitarteko adinean ere artean badiraute uretara egokitzeak eta ohitzeak. Etapa horretan gure asmoa izaten da, haurrak ingurune urtarra gune jostagarri eta segurutzat ikustea, horretara, aurrerantzean igeriketaren irakaskuntza errazagoa eta eramangarriagoa izan dadin. 2 eta 3 urteko etapan umeak oraindik gurasoekin edo konfiantzako norbaitekin egoten dira. 4 urtetik aurrera jadanik gai dira monitoreekin bakarrik egonda ikasteko eta horrela ur-ingurunean beregaina izaten lortzeko.

IGERIKETA ESKOLA

Nahiz eta 5 urteko umea ingurune urtarrera ohituta egon, hortixek aurrera hasten da igeri egiten ikasten eta orduantxe hasten irakaskuntza; hortaz, bada, ez da beharrezkoa aurreko mailetatik igarotzea gure Igeriketa Eskolan hasteko.

Igeriketaren irakaskuntzaren teoria bi zati nagusitan oinarritzen da —hala banatu dugu gure Igeriketa Eskola—, asmoak eta helburuak desberdinak direlarik, hots:

- Igeriketaren oinarriak. Helburua da, ingurune urtarrean bizirik irautea eta beste lau xede: ohitzea, azalean egotea, arnasketa eta igeri egitea.
- Igeriketako trebetasunak. Helburua da, ingurune urtarra menderatzea, “igeri jakitea”, joan-etorriak, jaurtiketak eta jasotzeak, birak eta jauziak.

Etapa edo fase horiei Estadion deitzen zaie “Kumeak” eta “Loinak” —bakoitzean lau maila—, eta igerileku desberdin eta etapa bakoitzerako egokituetan ematen dira.

Guztira zortzi maila dira, beti hasten delarik sakonera txikiko igerileku batean, eta amaitu, 25 m luze den igerileku sakon batean.

Eskolan batez beste egiten den egonaldia bi urte izaten da, eta denbora horretan etapa bakoitzari dagozkion helburuak landuko ditugu.

Epealdi hori gutxi gorabeherakoa da, zeren ezin ahaztu baitezakegu ezen, planteatutako ezagutzak lortzerakoan, ikasle bakoitzaren ezaugarri psikikoek eta psikomotorrek eragina dutela irakaskuntzan, eta ondorioz, ikasteko denborak eta erritmoak desberdinak izan daitezkeela.

Maila bakoitzean egoten den denbora saioka dago planifikatuta eta programatuta, horrenbestez asmoa izaten dela, maila bakoitzarentzat markatu diren helburuak 2 hilabetean lortzen direla ziurtatzea. Ikasleen ikaskuntzaren jarraipen hobea egitea helburu, etapa bakoitza bukatzean banakako ebaluazioa egingo dugu, erdietsitako lorpenak balioetsi eta egiaztatzeko eta, beharrezkoa izango balitz, irakaskuntzan beste aukera batzuk bilatzeko.

Kumeak

Etapa hau 4 mailatan dago banatuta, eta berorietan lantzen ditugun helburuak dira: ohitzea, azalean egotea edo flotatzea, arnasketa eta igeri egitea.

Jarduerak orokorki erabiltzen ditugu, eta jolasa ere bai, helburuak lortzeko tresnatzat, hain zuzen. Igerilekua —8 m-ko irakaskuntza-ontzia— sakonera gutxikoa da hasieran, gero, umea uretarako prestatuago egon ahala, sakonera gero eta handiagoa izango da. Hona mailak:

- 1.- Olagarro zuria: ohitzea, arnasketa eta azalean egotea lantzen ditugu
- 2.- Olagarro gorria: arnasketa estatikoaren menderatze-maila bat lortzen du eta igeri egiteko hasi-masiak lantzen ditugu.
- 3.- Dortoka zuria: arnasketa dinamikoa lantzen dugu, eta crawl eta bular igeriketak egiteko oinarriak irakasten hasten gara.
- 4.- Dortoka gorria: arnasketa dinamikoa menderatzen du eta crawl eta bizkar igeriketetan bere kabuz ibiltzea lortzen du 8 m-ko igerilekuan.

Loinak

Hau ere 4 mailatan banatuta. Lehenengo hirurak Gazte Eraikinaren igerilekuan —16 m-koa— ematen dira eta azkena, 25 m-koan.

Etapa honetan lana analitikoagoa eta espezifikoagoa bilakatzen da igeriketari berari dagokionez, baina ez dugu inoiz alde batera uzten alderdi ludikoa, adin horietan artean oso garrantzitsua da-eta. Mailarik maila:

- 5.-Amuarraina: crawl eta bizkarreko joan-etorriak lantzen ditugu 16 m-ko igerilekuan eta ondoren, brazari ekiten diogu, atalka.
- 6.- Balea: crawl eta bizkar igeriketak bultzatzeaz batera, braza, atalka, birak eta buruz dzanga egin edo murgiltzea lantzen ditugu.
- 7.- Izurdea: Lortzen dugu ondo egitea hiru estiloetan, eta birak eta dzangak 16 m-ko igerilekuan
- 8.- Beltxarga: Aurreko mailako helburu berak lantzen ditugu, baina oraingoan 25 m-ko igerilekuan, eta gainera, tximeleta estiloarekin hasten gara.

Aurreko 8 maila horiek gainditutakoan, esan dezakegu ezen zure semeak edo alabak badakiela igeri egiten eta, gainera, uretako trebetasunak ere menderatzen dituela.

Eskolako azken maila gainditutakoan, igeri egiten jarraitu nahi dutenentzat, Judizmendi Igeriketa Klubak etorkizuneko igerilariak hartu eta hautatzen ditu denbora batean proban edukitzeko.

Hautapen hori kirol-irizpideekin egiten da eta, oro har, 7 eta 8 urte dituztela, adin horretan hasten baita igeriketa-taldearen oinarrizko entrenamendua. Beraz, ez da nahitaezkoa igeriketa-ikaskuntza Judizmendi IKaren igeriketa-taldean bukatzea, zeren prozesua Igeriketa Eskola osatzen duten zortzi mailak gainditutakoan bukatzen baita.

Ikusten duzun bezala, ez dugu igeriketa-ikastaroei buruz hitz egiten, Igeriketa Eskolaz baizik, non zure alaba edo semea 6 hilabetekoa denetik 7 edo 8 urtekoa izan arte egoten baita eta lortzen dituen uretako ezagutzak eta trebetasunak nahikoa baitira ingurune urtarrean moldatu ondo moldatzen dela esan ahal izateko.

KOMENI DA JAKITEA:

- Neskato edo mutiko bakoitzak bere gaitasun psikikoak eta psikomotorrak ditu, beraz bakoitzak bere aurreratze-erritmoa du.
- Jolasa beharrezko tresna da umeek ikasi dezaten.
- Igeri egiten ikasteko azken etapetan beharrezkoak dira irakaskuntza analitikoa eta espezifikoa, baina, horregatik ere, alderdi ludiko eta jolasgarria ahaztu gabe.