Estadio online | ES | EUS
Menu

Kronika 4ª Jornada: Elburgo - Pol.Landederra

Kronika 4ª Jornada: Elburgo - Pol.Landederra

Azkenengo frogaren kronika, Burgelu

Beste Liga Boulder bat amaitu zaigu astebukaaera honetan Burgeluko polikiroldegian, 70 eskalatzaile elkartu ziren pasaden Martxoaren 17an 2018. Urteko Boulder Ligari amaiera bikaina emateko. Froga garrantzitsua izaten da urtero Burgelukoa, alde batetik giroa ezinhbea izaten delako, eta beste aldetik Liga boulderreko sailkapen orokorra jokoan egoten delako, kategoria bakoitzean irabazleak nortzuk izango diren erabakitzen baita azken froga honetan.

Esan genezake aurtengo Boulder Liga amaiera borobila izan duela Elburgoko frogarekin.

Kirol arloari dagokionez, ekipatzaile taldea gogor aritu zen lanean aste guztian zehar astebururako den a txukun uzteko, eta partehartzaileen hitzetan lan ezinhobea burutu zuten. Proposaturiko boulderrak kalitate altukoak izan ziren eta horrela behar zuten, bloke hauek izango baitziren erabakigarriak Boulder Ligako azken sailkapenera begira. Hortza, ekipatzaileek haien lana bikain bete zuten, lehia eta jaia bermatuz.

Lehiaketara pasatuz, gazteenak izan ziren beti bezala lehian lehenengo agertu zirenak, kasu honetan Sub-16 kategoriako mutilak. Txapeletako sailkapen orokorra nahiko bideratuta zegoen arren lehia estua izan zen, garaipena bai froga honetan bai sailkapen orokorrean Martzel Vicariorentzako izan zen. Bigarrena eta hirugarrena Burgelun, Unax Uterga eta Adran Isidro izan ziren hurrenez hurren. Sailkapen orokorrean aldiz, Bigarren postua Juan Diego Ospinarentzat izan zen eta hirugarrena Adrianentzat.

Jarraian Sub-16 kategoriako neskak sartu ziren lehian. Hemen lehia estu-estua espero zen, lehenengo hiru sailkatuak berdinduta heltzen baitziren azkeneko froga honetara. Dena finalean erabaki zen, azkenean garaipena Haizea Osesentzat izan zen, bigarren Iune Lahidalga izan zen eta hirugarren Lucia Arlanzon. Sailkapen orokorra azken froga honen berdina izan zen.

Herrikoiak mutilak, beti bezala liga boulderrera jende gehien gerturatzen duen kategoria, azken froga honetan 25 partehartzaile eta liga guztian zehar 42 partehartzaile desberdin. Finalera pasatu ziren seiren artean, azkenean Asier Cobok irabazi zuen, sailkapen orokorra ere bereganatuz. Bigarren Markel Yoller izan zen eta Hirugarren Asier Jaka. Sailakpen orokorrean, azken froga honetan hautsi zen Santosh Aimar eta Asier Coboren artean zegoen berdinketa, Santosh azkenean bigarren eta Markel hirugarren.

Herrikoiak neskek burututako lehia ere nabarmena izan zen, kategoria honetan neskak oso indartsu eta motibatuak daudela ikusi zen. Amaierako sailkapenean berdinketa osoa gertatu zen Irune Calvo eta Ohiana Zubikoaren artean. Elburgon Ohianak irabazi zuen, Goizane Saez de Olazagoitia izan zen bigarren eta Irune Hirugarren. Sailkapen orokorrean Amalur Pascualek bete zuen podiuma.

Herrikoi kategorien ostean Eliteen txanda etorri zen, lehenik eta behin, mutilak irten ziren ekipatzaileek finalerako prestatutako bloke konplexuak saiatzera, esan beharra dago ez zela Top-ik izan finalean. Garaipena Burgelun Iosi Iranzorentzat izan zen, podiuma Aratz Etxeberriak eta Jon Frakak bete zuten. Sailkapen orokorrari dagokionez Aratzek eraman zuen txapela, Iñaki Salaverria izan zen bigarren eta Iosuk lortu zuen hirugarren postua egindako azken bi froga zoragarriei esker.

2018ko Boulder Liga honi amaiera emateko Elite emakumeak izan genituen ikusgai. Kasu honetan berriz ere podiuma oso estu gelditu da. Azken frogan Aitziber Urrutia izan zen garaile, Izaro Azkue bigarren eta Leire Ruiz de Argandoña hirugarren. Sailkapen orokorrean beste berdinketa bat egon zen, Izarok eta Aitziberrek partekatu zuten lehenengo postua, Leire izan zen hirugarren.

Antolakuntzatik eskalatzaile eta ikusle guztiei eskertu nahi dizuegu parte hartu izana baita txapelketara gerturatu izana ere, zuei esker froga guztietan egon den giroa aparta izan da eta eskaladaren festaz gozatu dugu aurten ere. Baita ere eskerrak eman nahi dizkiogu Burgeluko udaletxeari beste urte batez Boulder Ligarekin hainbeste inplikatzeagatik eta hain bazkari goxo guztiontzat prestatzeagatik.

Eskerrik asko guztioi eta hurrengo urterarte!!