Estadio online | ES | EUS
Menu

JUNIOR 13-20

JUNIOR 13-20
Estadion, gazteentzako jardueren oso eskaintza zabala duzu, ikastaroak eta saio solteak. Zure energia mugimendura bideratuko duzu, dibertituko zara, eta ondo etorriko zaizu denetarako.

Gazte gehienok ikasten ari zarete, eta, astialdian, gero eta denbora gehiago hartzen dizuete aisia pasiboak eta elektronikoak. Teknologia berriek eta ikasketek bizimodu erosoagoa emango dizute, baina baita sedentarioagoa ere; eta zure gorputzak eta buruak mugimendua behar dute, ondo funtzionatuko badute.

Estadion egin dezakezu. Hemen duzu Ikasketa gela, eta Gazte Kluba, wifi eremuan, Interneteko konexioarekin ikasteko, zeure posta elektronikoa bideratzeko, Estadio Online zerbitzuan erreserbak egiteko... Baina, gainera, hemen duzu imajina dezakezun eskaintza zabal eta askotarikoena, mugitzeko instalazioetan, jardueretan eta profesionaletan: acrosport, badmintona, boxeoa, defentsa pertsonal, funky top, halterofilia, padela, eusko pilota, triatloia, urban dance, ibilzaletasuna, spinning, tenisa, zumba eta torneoak.

Prezioak (bereziki, saio solteetakoak), ordutegiak, helburuak eta edukiak zuretzat daude egokituta, zeure aisia aktiba dezazun.

Ez dugu esan nahi ikasten ari zarenean aldi berean egon behar duzunik e-konektatuta, kirola egiten eta zure mp3 aparatuan entzuten (aldi berean hainbat eginkizunetan aritzeak denbora galtzea eta erroreak ekarri ohi ditu, eginkizun bakoitzari arreta gutxiago jartzen zaiolako), baina nahi genuke zuk astia ateratzea mugitzeko.

Zatoz Estadiora ostera bat egitera 2018/2019 denboraldian, eta egiazta ezazu!