Estadio online | ES | EUS
Menu

Eguneratu zure 2019ko pasaporteak

Eguneratu  zure 2019ko pasaporteak
Asko izaten dira, bidaiatzen ari direla ere, entrenatzeari edo euren ariketa egiteari uzten ez diotenak. Eskatu edo eguneratu ezazu Harrera-gunean zeure 2019ko dokumentazioa, IHRSA eta ACEDYR pasaporteak baliatu ahal izateko.

Estadio Fundazioak IHRSA Passport eta Pasaporte ACEDYR programetako partaide da; horien bitartez, bidaiatzen ari zarela irekita izango dituzu 50etik gora herrialdetako 1.700 klub baino gehiagoren ateak.

Gainera, Fundación Estadio Kirol Elkarteak baditu elkarrekikotasun-hitzarmenak elkarte hauekin: C.N. Pamplona, C.N. Helios (Zaragoza), C.D. Berceo (Logroño), Bonasport (Bartzelona), R. Canoe N.C. (Madril), Club Deportivo (Bilbo), Club Atlético San Sebastián (Donostia), Sato Sport Club Aljarafe (Sevilla) eta C.T. Tarragona. Horien instalazioak irekita daude gure abonatuentzat.

Zuk eutsi zeure kirol-ohiturari bidaiatzen zabiltzanean, eta berritu zure 2019ko dokumentazioa Harrera-gunean, IHRSA Passport eta Pasaporte ACEDYR pasaporteak baliatu ahal izateko.