Estadio online | ES | EUS
Menu

Sauna eta Hamam

Sauna eta Hamam

Benetan nahi duzuna erlaxatzea bada, zatoz sauna nahiz lurrun-bainu bat hartzera.

Sauna eta hamam beroa eta hotza txandakatuz baliatzen diren bainuak dira; helburuak higienikoak zein terapeutikoak izaten dira. Saunan beroa lehorra da, tenperatura eta hezetasun erlatiboak, hurrenez hurren, 50º C eta % 25 (behe aldean) eta 100º C eta % 5 (sabaian) bitartean izaten dira. Hamaman gehienezko tenperatura 50º C izaten da eta hezetasun erlatiboa % 100; bero hezea da. Sauna edo hamam barruko bero-fase bakoitzari jarraitu behar zaio hotz-fase bat, bestea bezain garrantzitsua berori.

Sauna eta bainua libreak eta doan dira 18 urtetik gorako pertsonentzat eta ez dute kontraindikaziorik.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 7:00 eta 21:30 bitartean; larunbat eta jaiegunetan 8:00 eta 21:30 bitartean, eta igandeetan, 8:00 eta 14:30 bitartean.

Gogoratu, gure aholkuak bete behar dituzula, zure sauna eta lurrun-bainua eraginkorrak izateko.