Estadio online | ES | EUS
Menu

Egongela, TB-gela, eta joko-gela

Egongela, TB-gela, eta joko-gela

Kafetegiaren ondoan, 18 urtetik gorakoentzat —kirol-emanaldiak daudenean izan ezik—, egongela eroso bat duzu, TB-gela ere baduena, lasai egoteko, adiskideekin hitz egiteko, irakurtzeko… edo telebistan kirol-gertakariren bat ikusteko.

Egongelaren ondoan beste gela bat duzu mahai-jokoetarako, bertan ondo pasatzeko kartetan, dominoan, xakean… jokatuz. Beste joko batzuk nahi badituzu, hala nola, partxisa, Risk, Monopoly…, Atezaindegian baduzu doako zerbitzu bat jokoak mailegatzen dituena, Estadio irekita dagoen ordutegi osoan.