Estadio online | ES | EUS
Menu

Nerabeak eta ariketa

Nerabeak eta ariketa
Etenka egiten den bizitasun handiko ariketak odoleko glukosa kudeatzen laguntzen die gizonezko nerabeei. Journal of Science and Medicine in Sport aldizkariak argitaratutako azterlan batek zenbait alderdi ikertu zituen, besteak beste: bizitasun handiko

Etenka egiten den bizitasun handiko ariketak odoleko glukosa kudeatzen laguntzen die gizonezko nerabeei. Journal of Science and Medicine in Sport aldizkariak argitaratutako azterlan batek zenbait alderdi ikertu zituen, besteak beste: bizitasun handiko eta neurritsuko ariketek intsulinarekiko sentikortasunean (gorputzak intsulinaren hormonari, odoleko azukre maila jaisten duenari, dagokionez duen sentikortasunaren neurri bat) duten eragina; odoleko glukosarekiko tolerantzia (gorputzak glukosari ematen dion erantzunaren neurri bat), eta ariketagazko gozamena gizonezko nerabe talde batean. Azterlanaren garapenean bederatzi mutilek hiru egoera desberdinetan egin zituzten ariketak: bizitasun handiko ariketa, bizitasun neurritsuko ariketa eta atsedena, eta horietako bakoitza egun bereizi batean.

Etenka egiten den bizitasun handiko ariketak odoleko glukosa kudeatzen laguntzen die gizonezko nerabeei.
Etenka egiten den bizitasun handiko entrenamendua azken hamarkadan biziki hedatu da jende artean, baina emaitzak kontrajarriak izan dira odoleko glukosan duen eraginaz denaz bezainbatean. Journal of Science and Medicine in Sport aldizkariak argitaratutako azterlan batek zenbait alderdi ikertu zituen, besteak beste: bizitasun handiko eta neurritsuko ariketek intsulinarekiko sentikortasunean (gorputzak intsulinaren hormonari, odoleko azukre maila jaisten duenari, dagokionez duen sentikortasunaren neurri bat) duten eragina; odoleko glukosarekiko tolerantzia (gorputzak glukosari ematen dion erantzunaren neurri bat), eta ariketagazko gozamena gizonezko nerabe talde batean. Azterlanaren garapenean, bederatzi mutilek hiru egoera desberdinetan egin zituzten ariketak: bizitasun handiko ariketa, bizitasun neurritsuko ariketa eta atsedena, eta horietako bakoitza egun bereizi batean.

Emaitzek adierazi zuten ezen, glukosarekiko tolerantzia eta intsulinarekiko sentikortasuna hobetzeko, bizitasun handiko ariketaren saio bakar bat bizitasun neurritsuko ariketa bat bezain eraginkorra dela atsedenaren aldean, eta gizonezko nerabeek bi saioez gozatu zutela. Bizitasun handiko zein neurritsuko ariketa egiteko orduan gimnasioek ingurune segurua eta lagungarria eskaintzen dute nerabeentzat.

Iturria: Cockcroft EJ1, Williams CA1, Tomlinson OW1, Vlachopoulos D1, Jackman SR1, Armstrong N1, Barker AR2. High intensity interval exercise is an effective alternative to moderate intensity exercise for improving glucose tolerance and insulin sensitivity in adolescent boys. J Sci Med Sport. 2014 Oct 17. pii: S1440-2440(14)00201-1. doi: 10.1016/ j.jsams.2014.10.001. [Epub ahead of print]

Jaitsi artikulu osoa.