Estadio online | ES | EUS
Menu

Korrika egitea eta osteoartritisa

Korrika egitea eta osteoartritisa
Korrika egiteak ez du areagotzen belaunetan osteoartritisa jasateko arriskua. Amerikako Erreumatologia Elkargoaren urteroko elkarraldian aurkeztutako azterlan berri baten aurkikuntzek erakusten dute, lotura hori oker egon daitekeela

Korrika egiteak ez du areagotzen belaunetan osteoartritisa izateko arriskua

Sarritan, korrika egiteari belaunetako eta beste artikulazio batzuetako arazoak egozten zaizkio, baina Amerikako Erreumatologia Elkargoaren urteroko elkarraldian aurkeztutako azterlan berri baten aurkikuntzek erakusten dute, lotura hori oker egon daitekeela. Azterlanak 2.600etik gora pertsonari egin zien galdekizun bat, eta bertan, euren bizitzako zenbait unetan egindako jarduera fisiko motez itauntzen zitzaien.

Emaitzek erakutsi zuten, euren bizitzako aldikada batean korrikalariak izan zirenek –galdekizunean parte hartu zuten guztien % 29– belaunetako mina gutxiagotan sentitu zutela korrikalariak ez izandakoek baino, eta halaber, belaunetako artritisaren sintoma gutxiago zituztela. Aurkikuntza horiek adierazten dute, korrika egiteak seguruenez ez duela artritis arriskua handitzen eta are nolabaiteko babesa ere eman lezakeela. Baylor Medikuntza Eskolako Grace Hsiao-Wei Lo doktoreak adierazi zuen «belaunetako osteoartritisik ez duten pertsonen kasuan ez dagoela inolako arrazoirik esateko, euren bizitzako edozein unetan ohiko ariketa gisa korrika gutxiago egin behar dutela».

Gimnasioek gizarte-ingurune segurua eta laguntza eskaintzen dituzte, ariketak egiteko, eta leku erosoa ere bai, hilerik hotzenetan korrika egiteko.

Iturria: WebMD News from Health Day. Study: Running Won't Raise Risk of Knee Arthritis. http://www.webmd.co /arthritis/news/20141115/running-wontraise-risk-of knee-arthritis-study-says?src=RSS_PUBLIC

Jaitsi artikuku osoa..