Estadio online | ES | EUS
Menu

Bainu-soinekoa eta toalla

Bainu-soinekoa eta toalla

Estadion toalla eta bainu-soinekoa edo albornoza mailegatzeko zerbitzua dago egunero, sauna, masajea… hartu nahi duzunerako edo zeuri ahazten zaizunerako. Mailegua 3 € kostatzen da.

Baldin eta interesatzen bazaizu zerbitzu gehigarri hori, aurretik erreserba eginda ematen delarik, mesedez, eskatu Atezaindegiko norbaiti eta horrek emango dizu aldageletako armairu baten giltza —1 aldagela orokorren ondoan— eta hortxe barruan aurkituko dituzu toalla bat eta bainu-soineko bat.

Amaitutakoan, toalla eta bainu-soinekoa armairu berean utzi eta giltza Atezaindegian itzuli besterik ez duzu egin behar.