Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa fisikoa eta dementzia

Ariketa fisikoa eta dementzia
Aging & Mental Health aldizkarian argitaratutako azterlan berritzaile batek, dementzia duten pertsonengan beregaintasun-galtze hori atzeratzeaz denaz bezainbatean, ariketak duen eragina ikertu du.

Ariketak dementzia duten pertsonen independentzia galtzea atzeratzen lagundu lezake.

Sarritan, dementziak eta adinak aurrera egin ahala, heldu nagusi askok beregainki bizi izateko gaitasuna galtzen dute eta etxebizitza lagunduetara eta zahar-etxeetara joaten dira. Aging & Mental Health aldizkarian argitaratutako azterlan berritzaile batek, beregaintasun-galtze hori atzeratzeaz denaz bezainbatean, ariketak duen eragina ikertu du. Azterlan pilotu horretan 11 pertsonak zenbait ariketatan parte hartu zuten, besteak beste, tai-txi, yoga eta dantza. Ikertzaileek parte-hartzaileen eta ariketetako irakasleen informazio kualitatiboa bildu zuten, eta gero, datuak aztertu, joerak identifikatzeko.

Emaitzek erakutsi zuten, ariketen programaren ostean parte-hartzaileek gorputzaren, oroimenaren eta trebetasun funtzionalaren kontzientzia handiagoa hauteman zutela. Parte-hartzaileek baita jarrera positiboagoa erakutsi zuten ariketa egiteko ere, bai eta gizarte-elkarreragin handiagoa, adiskideak ere egin zituztelarik. Emaitza horiek iradokitzen dute, dementzia arina eta neurritsua bitartean duten helduek, euren bizitzan ariketa eransten delarik, hobekuntza funtzional, emozional eta sozial onuragarriak izan ditzaketela. Gimnasioek gizarte-ingurune segurua eskaintzen dute eta laguntza ematen dien adinekoei, aktiboak izan daitezen.
Iturria: Wu E1, Barnes DE, Ackerman SL, Lee J, Chesney M, Mehling WE. Preventing Loss of Independence through Exercise (PLIÉ): qualitative analysis of a clinical trial in older adults with dementia. Aging Ment Health. 2014 Jul 14:1-10. [Epub ahead of print]

Jaitsi artikulu osoa.