Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta bularreko minbizia

Ariketa eta bularreko minbizia
Integrative Cancer Therapies aldizkarian argitaratutako azterlan batek xedatzen du, ariketa, janeurri eta osasun programa batek bularreko minbizia duten emakumeen jarduera fisikoa areagotu lezakeen edo ez.

Taldeka egindako ariketak aisialdian egiten den jarduera gehitzen du eta bizi-kalitatea hobetzen bularreko minbizia gainditu dutenen artean.

Gauza frogatua da, jarduera fisikoak bularreko minbizidun emakumeen osasuna hobetzen duela, baina gaixo gutxi iristen dira jarduera maila aski batera. Integrative Cancer Therapies aldizkarian argitaratutako azterlan batek xedatzen du, ariketa, janeurri eta osasun programa batek bularreko minbizia duten emakumeen jarduera fisikoa areagotu lezakeen edo ez. Azterlana 24 eskola konbinatuk osatuta zegoen; zehazki, bateko, entrenamendu aerobikoa eta indarrezkoa egiten zen eta, besteko, elikadurako eta osasunerako hezkuntzako eskolak hartzen. Ikasleak 48 emakume izan ziren, edo tratamendua jasotzen ari zirenak, edo berori berriki osatua zutenak.

Azterlanean parte hartu zutenek areagotu egin zituzten bai aisialdian egiten zuten jarduera fisikoa eta bai, aldi berean, euren bizi-kalitatea, depresio-sintomak gutxitu egin zirelarik. Hobekuntzak emakume guztietan antzeman ziren, tratamenduan egon zein ez. Gimnasioek leku segurua eskaintzen dute eta laguntza eman ere bai bularreko minbizia duten emakumeei, jarduera fisikoa egiten segi dezaten nahiz horretan hasi daitezen. Gimnasiorik gehienek ariketa taldean egiteko eskolak eskaintzen dituzte, eta batzuek osasunerako hezkuntza programa espezifikoak eskaintzen dituzte, bularreko minbizia gainditu duten gaixoentzat.

Iturria: Casla S1, Hojman P2, Cubedo R3, Calvo I4, Sampedro J5, Barakat R5. Integrative Exercise and Lifestyle Intervention Increases Leisure-Time Activity in Breast Cancer Patients. Integr Cancer Ther. 2014 Jul 4. pii: 1534735414541962. [Epub ahead of print]

Jaitsi artikulu osoa.