Estadio online | ES | EUS
Menu

Anboto

Anboto
Urriaren 26an, igandearekin, Anboto mendirantz, Urkiolako Parkearen bihotzerantz, abiatu ginen. Tenperatura hotzekin argitu zuen eguna, baina zeruak egun bero eta oskarbia iragartzen zuen.

Urriaren 26an, igandearekin, Anboto mendirantz, Urkiolako Parkearen bihotzerantz, abiatu ginen. Tenperatura hotzekin argitu zuen eguna, baina zeruak egun bero eta oskarbia iragartzen zuen.

Eguna tenperatura hotzekin argitu zuen, baina zeruak egun bero eta oskarbia iragartzen zuen. Urkiolako gainetik ekin genion bideari; handik Via Crucisera hurbiltzeko, Santutegi inguruan kokatua berori. Han geundela, Parke Natural osoaren panoramika ikusgarri bat begietsi ahal izan genuen.
Lehenengo ibilaldiaren ondoren, Pol-Pol mendi-lepora iritsi ginen eta handik gailurrerako erasoari ekin genion. Handik ordu batera, gutxi gorabehera, zapaldu genuen tontorra, eta hango ikuspegia gozatu ahal izan genuen, zerua garbi baitzegoen; inguruko mendi eta herri guztiak ikusi ahal izan genituen. Gailurretik itsasertza ere ikusi ahal zen, bistan baikenuen Urdaibai gunea ere.

Ondo merezitako hamaiketakoaren ostean, jaisten hasi ginen; jaitsiera jendetsua izan zen. Zabalaundiko muinora iritsitakoan, geldialdia egin genuen bazkaltzeko, eta gero, talde bitan banatuta, Ezkilarreko Begia bisitatzera igo ginen; harkaitzezko zubi ikaragarri horretatik Ekialde pareta ikusgarria begietsi ahal da, bertan dagoen Mariren koba eta guzti.

Jaisten jarraitu genuen, Ipizte eta Orisol mendien zaintzapean, Etxaguen auzora heldu arte, eta hor zain genuen autobusa.

Igande polita udazken arraro honetako uda-eguraldiarekin. Estadiora iritsi ginelarik, pena bat bakarrik, Mari, Anbotoko dama, aurkitu ez izana

Jaitsi irteeraren Argazki-galeria.