Estadio online | ES | EUS
Menu

Jarduera eta garaiaz aurreko heriotza

Jarduera eta garaiaz aurreko heriotza
Aisialdian egiten den jarduera fisikoak garaiz aurreko heriotza arriskua murrizten du. PLoS One aldizkariak argitaratutako azterlan batek adin ertaineko (40 eta 60 urte bitartean) gizon eta emakumeei buruzko datuak arakatu ditu, Helsinkiko hiriaren

Aisialdian egiten den jarduera fisikoak garaiz aurreko heriotza arriskua murrizten du. PLoS One aldizkariak argitaratutako azterlan batek adin ertaineko (40 eta 60 urte bitartean) gizon eta emakumeei buruzko datuak arakatu ditu, Helsinkiko hiriaren enplegatuek bete duten galdetegi bat baliatuz.

Aisialdian egiten den jarduera fisikoak garaiz aurreko heriotza arriskua murrizten du.

Jarduera fisikorik eza aspalditik jo izan da osasun publikoko arazo handitzat, baina beti ere ondo jakin barik, garaiz aurreko heriotzak prebenitzeko zer zen onuragarriagoa, edo bizitasun handiko ariketa edo bizitasun arinagoko ariketa. PLoS One aldizkariak argitaratutako azterlan batek adin ertaineko (40 eta 60 urte bitartean) gizon eta emakumeei buruzko datuak arakatu ditu, Helsinkiko hiriaren enplegatuek bete duten galdetegi bat baliatuz. Galdetegia bete zutenak hiru multzotan taldekatu ziren, erantzunen arabera: bizitasun neurritsu txikiko ariketa, neurritsu handikoa eta bizitasun handikoa.

Emaitzek erakutsi zuten ezen, bizitasun neurritsu txikiko ariketa egin zutenenen aldean, bizitasun handiko ariketa egin zutenek garaiz aurreko heriotza arrisku txikiagoa zutela. Jarduera fisikoaren bolumena handiagoa izatea ere, oro har, garaiz aurreko heriotza arrisku txikiagoarekin lotu zen. Egileek zera ondorioztatu zuten: jarduera fisikoren batean parte hartzen duten adin ertaineko gizon eta emakumeen kasuan, bizitasun handiko ariketak mesede gehiago egin dezakeela garaiz aurreko heriotza prebenitzerakoan.

Gimnasioek leku eroso eta segurua eskaintzen dute edozein bizitasun motako ariketak egiteko. Gehienek aukerak eskaintzen dituzte, taldean egiteko bizitasun txikiko ariketa nahiz bizitasun handikoa egiteko.

Jaitsi artikulu osoa.