Estadio online | ES | EUS
Menu

Sarabe harana (Altsasu)

Sarabe harana (Altsasu)
Astean zehar egindako euriek ibilbidearen zatitxoren bat pixka bat aldatzera behartu gintuen eta biribilean egin behar izan genuen irteera.

Astean zehar egindako euriek ibilbidearen zatitxoren bat pixka bat aldatzera behartu gintuen eta biribilean egin behar izan genuen irteera. Horrek ez zion edertasunik kendu ibilbideari, ezen Aralar mendizerrarekiko muga jotzen dagoen haran horrek bazter xarmant ugari ditu.

Eguna fresko argitu zuen, baina berehala agertu zen eguzkia, zeinek egun osoan berotu baikintuen. Dantzalekun, Altsasuko igerilekuetan, ekin genion ibilaldiari, ekialderantz, Aizkorrirantz, oinez, bide eroso bati jarraiki haritzi artean.

Gero, San Pedroren baselizatik igaro ondoren, hariztiak utzi eta pagadietan sartu ondoren, iparralderantz, Aitziber baselizara heldu arte; han gustura dastatu genuen mokadua, Jentilzuloko (edo sorginaren begia) ikuspegi ezin sinetsizkoak miretsiaz batera.

Apurtxo bat jan ostean, Altsasurantz jaitsi ginen; hor zain genuen Dantzalekuko hariztia, non ezin hobeto azalduta baitago nola ematen zien forma zuhaitzei, itsasontzigintzan erabiltzeko. Basoa bisitatutakoan, autobusera iritsi ginen eta horrek Estadiora eraman gintuen.

Eguneko Argazki-saila