Estadio online | ES | EUS
Menu

Munain Okariz hariztia

Munain Okariz hariztia
Urriaren 18an uda-egun ikusgarri bat gozatzeko aukera izan genuen udazken arraro honetan. Horri esker, alkandora-mahuka hutsean begietsi ahal izan genituen basoetatik garai horietan sortzen doazen koloreak. Marta ingeniari eta mendietan adituaren laguntz

Jaitsi Argazki-saila

Urr/18/lr: Munain Okariz hariztia 'zuhaitz bereziak'

Urriaren 18an uda-egun ikusgarri bat gozatzeko aukera izan genuen udazken arraro honetan. Horri esker, alkandora-mahuka hutsean begietsi ahal izan genituen basoetatik garai horietan sortzen doazen koloreak. Marta ingeniari eta mendietan adituaren laguntza izan genuen, gure lurraldean dauzkagun hainbeste paisaia-bitxietako bat baloratzen eta miresten irakatsi baitzigun.

Ibilbidea Munainen hasi genuen; haizea zakartxo zebilen eta tenperaturak freskotxoak ziren, baina luze gabe bihurtu ziren atseginago, basoan sartuta haizetik babestuta joan ginenean. Baso horiek gure irudimena hegaldarazi zuten, ezen zuhaitz lepatu haiek euren forma bitxi haiekin alegiak gogorarazten dituzte. Entzia mendizerraren ipar maldan kokatuta dagoenez, han dauden zuhaitz mota guztiak behatzen joan ginen gero eta gorago igo ahala.

Hamaiketakoa jateko, Zadorra ibaiaren jaiogunaren alboan, eguzkitan, geldialdi bat egin ondoren, jaisten hasi ginen, astiro eta Zadorraren iturburuen ibilbideari jarraituz. Bide horretan, ibilbidearen zati batzuetan, erne ibili beharra izan genuen, lokatza oso labain baitzegoen, bertatik ganadua igaro ostean. Gure paseoa hasi eta lau ordura, Okariz herrira iritsi ginean, eta han autobusa genuen zain.