Estadio online | ES | EUS
Menu

Aramotz mendigunea – Leungana

Aramotz mendigunea – Leungana
Urkiola mendatean behera gatozela, Aramotz mendizerraren hego isurialdea agertzen zaigu autobusaren leihoen beste aldean. Kareharri grisak, pagadiekin eta artadiekin tartekatuta, bertako baso eta maldetan ibiltzera gonbidatzen gaitu.

Ira/20/lr: Aramotz mendigunetik Leunganara

Urkiola mendatean behera gatozela, Aramotz mendizerraren hego isurialdea agertzen zaigu autobusaren leihoen beste aldean. Kareharri grisak, pagadiekin eta artadiekin tartekatuta, bertako baso eta maldetan ibiltzera gonbidatzen gaitu. Orozketatik abiatuta, lehendabizi basabideetan barrena joango gara, gero zidor batetik Mugarrako iturriraino. Ikuspegiak bikainak dira, Aralar mendizerratik eta itsasoraino, Urdaibain.

Hamaiketako ondo mereziaren ondoren, Karsta zeharkatuko dugu, Leungana tontorra begira dugula, Pagofin ingururaino. Hortik Artaun herri bereziraino jarraituko dugu eta hor, baserri eta haritz artean, autobusa dugu zain, denok Estadiora eramateko.

Denboraldi-hasiera ezin hobea mendi-ingurune batean eta 5 izarreko talde batekin.

Irteeraren Argazki-saila.