Estadio online | ES | EUS
Menu

Eskola-kirola eta buruko osasuna

Eskola-kirola eta buruko osasuna
Eskola-kirolean parte hartzeak umeei helduaroan buruko osasun ona edukitzen laguntzen die. Kanadan egindako beste azterlan batek, zein Journal of Adolescent Health aldizkarian argitaratu baitzen, epe luzera egindako azterlan batek lortutako datuak arak

Eskola-kirolean parte hartzeak umeei helduaroan buruko osasun ona edukitzen laguntzen die.

Kanadan egindako azterlan batek, zein Journal of Adolescent Health aldizkarian argitaratu baitzen, epe luzera egindako beste azterlan batek lortutako datuak arakatu zituen. Azterlan horretan helburua zen, nerabezaroan eskola-kirolean parte hartzearen eta gaztaro helduko buruko osasunaren artean egiten zen lotura zehaztea. Azterlanean 853 parte-hartzailek informazioa eman zuten, eskola-kirolean bakoitzak urtero, bigarren hezkuntzako garai osoan, zuen parte hartzeari buruz; eta gaztaro helduko adinaz denaz bezainbatean, euren buruko osasunaren zenbait alderdiri buruz informatu zuten, estresaz eta depresioaz duten hautematea barne.

Azterketak erakutsi zuen, gaztetan eskolan kiroletan parte hartzea elementu garrantzitsua izan zela aurresateko bai gaztaro helduko adinerako depresio indize txikiagoa, bai estresaren hautemate txikiagoa eta bai buruko osasun hobea (norbanakoak berak informatuta). Gimnasio askok ingurune segurua eskaintzen die nerabeei, ariketa fisikoak egiterakoan eskola-kirolen osagarri gisa.

Iturria: Jewett R1, Sabiston CM2, Brunet J3, O'Loughlin EK4, Scarapicchia T1, O'Loughlin J5. School Sport Participation During Adolescence and Mental Health in Early Adulthood. J Adolesc Health. 2014 Jun 10. pii: S1054-139X(14)00196-7. doi: 10.1016/j.jadohealth.2014.04.018. [Epub ahead of print]

Jaitsi artíkulu osoa.