Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta hipertentsioa

Ariketa eta hipertentsioa
Ariketa hipertentsioa tratatzeko sendabidetzat. Applied Physiology, Nutrition, and Metabolism aldizkarian argitaratutako artikulu batek ariketak hipertentsioa duten pertsonengan dituen onurak aztertzen ditu.

Ariketa hipertentsioa tratatzeko sendabidetzat.

Hipertentsioa edo presio arterial altua esaten zaio presio arteriala kronikoki handia izateari, eta horrek areagotu egin ditzake bihotzekoa izateko arriskua, garuneko hodietako istripua izatekoa, nahiz bihotz-hutsegitearena zein heriotza goiztiarrarena. Applied Physiology, Nutrition, and Metabolism aldizkarian argitaratutako artikulu batek, ariketa egiteak hipertentsioa duten pertsonengan dituen onurak aztertzen ditu.

Artikuluak jaso bezala, dagoeneko frogatua da ariketa-saio trinko batzuek nabarmenki gutxitu dezaketela presio arteriala, hala atsedenekoa nola mugimendukoa, eta ondoriorik onenak presio arterial oso altua zuten pertsonengan antzeman zen. Gaur egun, astero lau eta zazpi egun bitartean, egun bakoitzean 30-60 minutuko jarduera neurritsu eta indartsu bitartekoa egitea aholkatzen da.

Ikerketek frogatu dute, orobat, erresistentziako entrenamendua arriskurik gabe eta ondorio txarrik gabe egin daitekeela, eta aholkatzen da ariketa osagarri gisa egiteko aukera. Egileek ateratzen duten ondorea da, ariketari hipertentsiorako sendabidetzat garrantzi handiago emateak, gaixoarengan emaitza onak eragiteaz gain, haren garuneko hodien arriskua murriztu dezakeela. Gimnasioek ingurune segurua eta guztientzako lagungarria eskaintzen dute bizi-tankera aktiboari eusteko, edozein izanda ere norberaren trebetasuna.

Iturria: Millar PJ1, Goodman JM. Exercise as medicine: Role in the management of primary hypertension. Appl Physiol Nutr Metab. 2014 Feb 12. [Epub ahead of print]

Jaitsi artikulu osoa.