Estadio online | ES | EUS
Menu

Camilleren Ibilbidea

Camilleren Ibilbidea
Ekainaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) Ozako Oihanetik Leskunerako bi eguneko mendi-zeharkaldia egin zen. “Boca do Inferno”, Pirinioen bazter horretarako arroil antzeko ate naturala, zeharkatu ahala Selva de Oza agertzen ari zitzaigun.

Ekainaren 28an eta 29an (larunbata eta igandea) Ozako Oihanetik Leskunerako bi eguneko mendi-zeharkaldia egin zen. “Boca do Inferno”, Pirinioen bazter horretarako arroil antzeko ate naturala, zeharkatu ahala Selva de Oza agertzen ari zitzaigun.
“Boca do Inferno”, Pirinioen bazter horretarako arroil antzeko ate naturala, zeharkatu ahala Selva de Oza agertzen ari zitzaigun. Motxilak ondo estutu ondoren, geure ibilbideari ekin genion, eta helburua, Camilleren Ibilbidearen bi etapa egitea. Ibilbide horren izena Pirinioetako azken hartzemearekin dago lotuta, hura 25 urtean bizi izan baitzen inguru haietan. Oraingo hartzari Nere zaio izena, eta, Camilleren lekukoa hartuta, bera da andre eta jabe Pirinioetako inguru oraindik basa horretan. Anzotiello muinoa igo ondoren, txunditurik geratu ginen aurrean genuen paisaiarekin: ekialdean, Pirinioen erdigunea, eguzkipean, eta mendebalderantz, Gamuetako basoa. Aipatu basoa zeharkatutakoan Linzako aterpetxera iritsi garelarik, bertan egin dugu atseden, garagardotxo batzuk edan eta ekaitza begietsiz gozatu, apur bat lehentxoago itzuri egina diogun bera. Arratsaldean ondo pasatuta aterpetxeko giro tipikoan, afari eder bat eginda, lotara atseden hartzera.

Biharamunean bidearen hasieran Petrechemako trokatik eta Foya del Ingenierotik igaro ginen; paisaia karstiko horiek kalitate handikoak dira eta, gero eta zarratuagoa bilakatzen ari zen lainoarekin, giro magikoa zemaioten inguruari. Muinotik, euri zirina eta etengabea zela, Ansabereko elurtegietatik igaro ginen izen bereko bordetaraino. Taldearen jarrera ezin hobea izan zen; erritmo eta animo onak, mendiko baldintza txarrengatik ere. Han bertako gazta ederra, artisau-ekoizpenekoa, dastatu ahal izan genuen eta aurrera egiteko indarrak suspertu ere bai. Pagadi zabal bat zeharkatu genuen, oso ibai eder baten ondotik, eta pixkanaka Leskun herria jo genuen, eta hor zeharkaldiaren arrakasta ospatu genuen. Labur esanda, mendiko bi egun, ahaztezinak, paisaia ezin ederragoak eta, ezbairik gabe, konpainia ezin hobe batean.

Mendi-asteburuaren Argazki-galeria


Fitxa teknikoa
• Ozako Oihana – Linzako aterpetxea
Ibilaldiaren iraupena: 6 ordu
Distantzia: 15,3 kilometro
Goranzko desnibela: +1050 metro
Beheranzko desnibela: -800 metro

• Linzako aterpetxea - Le Lauzart (Leskun)
Ibilaldiaren iraupena: 7-8 ordu
Distantzia: 16,6 kilometro
Goranzko desnibela: +1220 metro
Beheranzko desnibela: -1090 metro

Planning
Hilak 1, ekaina/28/larunbata
• 6:00.- Estadiotik irten
• 9:30.- Ozara iritsi
• 10:00.- Ibilbidea egiten hasi
• 14:00.- Bazkaltzeko geldialdia
• 18:00.- Aterpetxera iritsi, atseden hartzeko astia, afaldu aurretik
• 20:30.- Afaria eta erlaxatzeko astia.

Hilak 2, ekaina/29/igandea
• 7:30.- Gosaria.
• 8:00.- Ibilbidea egiten hasi.
• 13:00.- Bazkaltzeko geldialdia
• 18:00.- Leskunera iritsi
• 21:00.- Estadiora iritsi.

Zuen gidariak
• Ibai Rico: Geografoa, glaziologoa eta geologia-irakaslea UNEDen; ikerketak egin ditu Patagoniatik eta Arktikoraino. Alpinista eta eskalatzaile horrek hainbat mendigune bisitatu ditu, eta Pirinioak egindakoa da itsasertz batetik bestera HRPan (Pirinioetako Ibilbide Garaia) zehar. Gidari gisa lan egin du Alpeetan, Kilimanjaron, Madeiran edo Goi Atlasen, besteak beste.
• Unai García de Olano: Pirinioetan eta Alpeetan asko ibilitako alpinista horrek lan egiten du gidari eta orientazio-irakasle, autoerreskate-irakasle eta gidaridun jardueretan. 2013az geroztik, gainera, Fundación Estadio Fundazioko gidaria ere bada, eta zeregin horretan gidaridun igoerak egiten ditu Euskal Mendietan eta Pirinioetan.