Estadio online | ES | EUS
Menu

2019ko uda: 'Sortu zeure uda'

2019ko uda: 'Sortu zeure uda'
Hona hemen Estadion uda honetan izango duzun jardueren eskaintza guztia. Espero dugu zeure jarduera aurkituko duzula, eta gozatuko duzula.

Heldu dira egun luzeak, astialdia, eguraldi hobea... eta gogotsu gabiltza aire zabalean gozatzeko. Estadion lan egiten dugunok badakigu hori, eta berriz ahalegina egin dugu uda honetan ere ingurunerik hoberena eskaintzeko, zuk eta zuretarrek aisialdi aktiboa izan dezazuen Gasteizen.

Guztia prest dago. Eta, datozen asteotarako prestatu duguna zuri jakinaraztearren, zenbaki honetan aurkezten dizugu Sortu zeure uda jarduera programa. Gaur egungo esapide horrekin, Estadiok (eta hor gozatzen dugunok) udan izaten duen aldaketa adierazten dugu: erlaxazioa, adiskidetasunak, murgilaldiak, familia, eguraldi ona, mugimendua... aire zabalean.

Goza ezazu uda honetan, eta berreskura ezazu aurrera egiteko energia.

Uda honetarako eskaintzen ditugun ikastaroetakoren batean parte hartu nahi baduzu, eman izena harrera lekura etorrita, 945131345 telefonora deituta edo Estadio online webgunearen bidez, tokiak bete arte, ezarritako epeen barruan.

Gogoan izan: udako programako jardueretarako norbaiten izena emateko, ezinbestekoa da pertsona hori Estadio Fundazioko abonatua izatea.

- Igeriketa eskola:
- txikiak eta 8. mailakoak: maiatzaren 6an (astelehena), 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345 (guztira 6 linea daude).
- kimuak eta loinak: maiatzaren 7an (asteartea), 14:00etatik 19:00etara, telefonoz soilik: 945131345 (guztira 6 linea daude).
...eta, maiatzaren 8tik (asteazkena) aurrera, Judizmendi igeriketa klubaren bulegoan, astegunetan, 17:30etik 19:30eraino, tokiak bete arte.

-Tenis eskola: Aurretiko izen-ematea, maiatzaren 15etik (asteazkena) ekainaren 15era (larunbata), www.tegvitoria.com webgunean. Izena emateko ordena eta komunikazioa, zozketaren arabera (ekainaren 18a, asteartea).

Haur nahiz gazteentzako jarduera eta ikastaroetarako (Estadio campusa, Jolastokia udalekuak, triatloi eskola, Kirola Euskaraz, juniorrentzako padela, haurrentzako/familiarentzako padelsurfa, haurrentzako gurpil-lerroko patinajea, tranpolin jauziak, skatea, Sport&English, surfa eta haurrentzako hondartza boleibola): maiatzaren 9an (osteguna), 10:00etatik aurrera, 945131345 telefonora deituta soilik (6 linea daude); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan ohiko ordutegian, eta Estadio online webgunean, harik eta tokiak betetzen diren arte.

- Gainerako ikastaroetarako, ekainaren 7an (asteartea), 10:00etatik aurrera 945131345 telefonora deituta soilik (6 linea daude); eta 13:30etik aurrera, baita ere harrera lekuan eta Estadio online webgunean, tokiak betetzen diren arte.

Datu pertsonalak babesteari buruzko Espainiako eta Europako arauei jarraituz, jakinarazten dizugu: zuk guri emandako datuak (zeureak edo hirugarrenenak, haien izenean edo zure ardurapeko adingabeen izenean; azken kasu horretan, datu horiek tratatzeko berariazko baimena ematen dut, legezko ordezkaritzat), bai eta zurekiko harremanean sortutako beste edozein datu ere, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk tratatuko duela entitate honekin abonatutzat (abonatu arrunta, berezia, aldi baterakoa), gonbidatutzat, erabiltzailetzat, hornitzailetzat, kolaboratzailetzat duzun negozio harremana behar bezala aurrera eramateko, kontaktua eta komunikazioa mantentzeko, FUNDACIÓN ESTADIO VITAL FUNDAZIOAk sustatu edo antolatutako jarduera eta ekitaldietako izen ematea eta parte hartzea kudeatzeko, eta gure jarduera nahiz zerbitzuei buruzko informazioa zuri bidaltzeko. Antolatzen ditugun jarduera, jai, lehiaketa eta ekitaldietan, argazkiak nahiz bideoak egin ahalko dira. Trataera hori datuen titularren adostasunean eta gure interes legitimoan oinarritzen da. Gainera, datuak hirugarrenei komunikatuko zaizkie, legez baimendutako kasuetan, esaterako Vital Fundazioari lotutako fundazioei eta beste elkarte eta klub batzuei. Ez dago aurreikusita datuen nazioarteko transferentziarik egitea. Kategoria bereziko datuak tratatzen dira (konparaziorako, osasunekoak edo hatz markak), behar-beharrezkoak diren kasuetan, hala nola: Fitness zerbitzuko edo jarduera jakin batzuetako sarbidean; jai, lehiaketa, ekitaldi edo jarduera bateko abonatua, erabiltzailea edo parte hartzailea zarenez jarduerak gozatu eta gauzatzean gorabeherak artatzean eta lehen sorospenak ematean. Datuak eskuratzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko aukera duzu, bai eta Datuak Babesteko Arautegi Orokorrean onartutako beste eskubide batzuk gauzatzekoa ere, web orrian ikusgai duzun informazio gehigarri eta osoan zehaztuta dagoenez.