Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta Alzheimerra

Ariketa eta Alzheimerra
Arquivos de Neuro-Psiquiatria aldizkarian argitaratutako beste artikulu batek informatzen digu, uhal ergonometriko gainean egiten den ariketak tratamendu osagarria eman lezakeela Alzheimer arina duten helduen kasuan.

Uhal ergonometriko gainean egiten den ariketak tratamendu osagarria eman lezake Alzheimer arina duten helduen kasuan.

Gauza frogatua da ariketak ondorio mesedegarriak dituela ezagutza-funtzioan, eta Arquivos de Neuro-Psiquiatria aldizkarian argitaratutako azterlan berri batek egiaztatu du nola eragiten dien uhal ergonometrikoan (korrika ibiltzeko zinta edo uhala) egiten den ariketa aerobikoak heldu nagusien kognizio edo ezagutzari eta funtzionaltasunari, haiek Alzheimer gaixotasunaren aldi goiztiar edo arinagoan daudenean..

Azterlanean parte-hartzaileak uhal ergonometrikoan aritu ziren 30 minutuan, astean bi bider eta bizitasun neurritsuan (gutxi gorabehera, gaitasun aerobikoaren % 60). Emaitzek erakutsi zuten ariketak egin zituen taldeak hobekuntza nabariak izan zituela ezagutzako eta gaitasun funtzionala neurtzeko proba batean. Aurkikuntza horiek iradokitzen dute, ariketa (kasu honetan, uhal ergonometriko gainean) lagungarria izan daitekeela Alzheimer deritzan dementzia duten pertsonen tratamenduan.

Iturria: Arcoverde C, Dedslandes A, Moraes H, Almeida C, Araujo NB, Vasques PE, Silveira H, Laks J, Treadmil training as an augmentation tratment for Alzeimers disease: a pilot radomized controlled study. Arq Neuropsiquiatr. 2014 Mar:72(3): 190-6.

Jaitsi artikulu osoa.