Estadio online | ES | EUS
Menu

Ariketa eta artritis erreumatoidea

Ariketa eta artritis erreumatoidea
Ikerketek frogatu dute, artritis erreumatoidea duten pertsona fisikoki aktiboek modu arinagoan jasaten dutela gaixotasuna.

Ikerketek frogatu dute, artritis erreumatoidea duten pertsona fisikoki aktiboek modu arinagoan jasaten dutela gaixotasuna.
Ikerketek frogatu dute, ariketak hanturaren markatzaileak murrizten dituela, eta Annals of Rheumatology Disease aldizkariak argitaratutako azterlan batek zera ebaluatu du: artritis erreumatoidea klinikoki agertzeari dagokionez, zer eragin duen diagnostikoaren aurreko bost urteetan egindako jarduera fisikoak.

Artritis erreumatoidea duten pertsona fisikoki aktiboek modu arinagoan jasaten dute gaixotasuna.

Ikerketek frogatu dute, ariketak hanturaren markatzaileak murrizten dituela, eta Annals of Rheumatology Disease aldizkariak argitaratutako azterlan batek zera ebaluatu du: artritis erreumatoidea klinikoki agertzeari dagokionez, zer eragin duen diagnostikoaren aurreko bost urteetan egindako jarduera fisikoak. Ikertzaileek zenbait neurri aztertu zituzten, honako hauek barne: artikulazioetako gaixotasunaren jarduera-indize bat, medikuaren balorazioa, gaixoak berak adierazitako mina eta jarduerarako muga, eta Kalitate Erreumatologikoaren Suediar Erregistroko heldu talde baten batez bestekoarekin erkatu zituzten.

Emaitzek dosiaren eta erantzunaren artean erlazio bat zegoela erakutsi zuten lau neurrien kasuan, hau da, aurkitu zen, ariketa maila zenbat eta handiagoa izan, orduan eta aukera gehiago zegoela neurriak batez bestekoaren azpitik egoteko. Horrek esan nahi du ze zenbat eta handiagoak ziren parte-hartzaileen ariketa mailak, are eta txikiagoa zela horien gaixotasunaren larritasuna (zenbait markatzailetan oinarrituta), artritis erreumatoidea pairatzen zuten ez-kirolarien aldean. Aurkikuntza horiek, hau da, jarduera fisikoa eta artritis erreumatoide arinagoa elkartzen dutenek, aurretik antzemandako ebidentzia batzuk bermatzen dituzte, ariketa fisikoak hanturazko gaixotasunetan dituzten eragin onuragarriei dagokienak, alegia.

Iturria: Sandberg ME1, Wedrén S. Klareskog L, Lundberg IE, Opava CH, Alfredsson L, Saevarsdottlr S. Patientes with regular physical activity before onset of rheumatold arthritls presents with milder disease, Ann Rheum DIs, 2014 Mar 18.

Jaitsi artikulu osoa.