Estadio online | ES | EUS
Menu

Antigravity Pilates

Antigravity Pilates
Bizi itzazu, espazioan esekita zaudela norabide guztietan libre mugitzearen boterea eta emozioa eta beraren jostagarria. Zeure mugikortasuna, jarrera eta bizkarrezurra hobetuko dituzu.

Instructor / a

Bizi itzazu, espazioan esekita zaudela norabide guztietan libre mugitzearen boterea eta emozioa eta beraren jostagarria. Zeure mugikortasuna, jarrera eta bizkarrezurra hobetuko dituzu Antigravity Bideoa.

Eskolak, gero ere, Studio 2 aretoan emango dira: astearteetan edo ostegunetan 17:30etan eta ostegunetan 9:00etan

Zatoz saioetara kirol-jantzi eroso eta egokiarekin —kamiseta mahuka labur nahiz luzekoa, baina ez tiranteduna— eta eraztun, eskuturreko, erloju, belarritako... gabe.

Antigravityko ariketa-sekuentzia guztiak hamaka berezi batean egiten dira; sabaian bi puntutatik esekita zabu baten moduan mugitzen da, halako eraz ezen, lurrarekin duzun erlazioa aldatzea ahalbidetuko baitizu, grabitatearen legeei erronka jotzen dieten ariketa batzuen bidez.

Antigravity zahartze-prozesu naturala besteletara bihurtzen eta bizkarrezurraren zurruntasuna oneratzen laguntzen duen metodo bat da, bai eta jarrera hobetzen.

Zure mugikortasuna hobetzeaz gain, Antigravityk alderantzizkatzeen onura paregabeak eta harrigarriak ekarriko dizkizu, bizkarrezur-zanpatzerik gabe hamakan.

Debekatuta dago haurdunentzat eta glaukoma duten pertsonentzat, kirurgia egin berri dietenentzat —bereziki, sorbaldetan, bizkarrean, begietan, aldaketan, eskuetan edo eskuturretan—, hipertentsioa nahiz hipotentsioa edo bihotzeko arazoak dituztenentzat, zorabioak dituztenentzat…. Zalantzarik izanez gero, onena zure medikuari kontsultatzea da.

Antigravityren onurak:
- Sentituko duzu hazten ari zarela. Bizkarrezur-zanpatze gabeko alderantzizkatzea zeure ornoarteko diskoak hidratatzen —haiek belakiak bezalakoak baitira, lehortzen eta txikiagotzen, alegia— lagunduko dizu.
- Barre egingo duzu. Bihotzezko barrea da sendagarririk onena; guztiz ona, arnasa ondo hartzeko, eta labaingarria, buru itxientzat, grabitateari erronka joz.
- Zeure buruaren hautematea zorroztuko duzu, zeure espazio-denbora sentsoreak biziagotuz, atrofiatzen baitoaz urteak iragan ahala.
- Zeure sistema endokrinoa eta hormonala aktibatuko duzu —serotonina, endorfina, eta dopamina—, bizkarrezur-zanpatze gabeko alderantzizkatzeei esker.
- Zure burmuinak ikasten jarraituko du. Espazioan eta denboran libre mugitzen zarelarik, hura garatzen ari da.
- Erlaxatu egingo zara, zeure gorputza 'birformateatuko' duzu, zeure burmuina freskatuko eta zeure zirkulazioa aktibatuko.

Christopher Harrison-en, Antigravityren sortzailearen, bermearekin, lehenengo saiotik lortuko duzu zure “sinesgogortasuna esekitzea” eta zeu osasuntsuago, zoriontsuago eta luzatuago sentitzea.

Estadio irekitzeko gida praktikoa