Estadio online | ES | EUS
Menu

Bizikletan, ikus zaitzatela

Bizikletan, ikus zaitzatela
Hainbeste bizikleta argi barik ibiltzen dela ikusita, gogoratu nahi dizugu haientzat beharrezkoa ez ezik betebeharra ere badela, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorrak eta Ibilgailuen Erregelamenduak legez emana, zera diotelarik:

Bizikletaz gauez hiri barruko bideetan ibiltzeko, beharrezkoa da:
- Aurreko argi zuria
- Atzeko argi gorria
- Atzeko katadioptriko gorria

Hautazkoa da, baina hiri barruko bideetan oso gomendagarria.
- Aurreko katadioptriko zuria
- Alboetako katadioptrikoak, ez-hirukiak (erradioetan, edo banda islatzailea pneumatikoan)
- Katadioptrikoak pedaletan

Hiri barruko bidean beharrezkoa da.
- Jantzi islatzailea, txirrindulariak 150 metrora bereizi ahal izateko.

Horrenbestez, oraindik ez badauzkazu, instalatu argien gailuak zure bizikletan, eta ikusi zaitzatela.

Gasteizko Bizikleteroak elkarteak, argiak erosteko 5 €ko deskontu-bale bat ematen die berak hile bakoitzeko azken ostiraletan antolatzen dituen martxetara etortzen diren txirrindulariei. Aipatu martxa 20:00etan abiatzen da Dato kaletik, Ibiltariaren paretik (Arka plaza).