Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi Tour Vital 2020

Mendi Tour Vital 2020
Otsailaren 17, 19, 20 eta 21, Gasteiza itzuliko da Mendi Film zinemaldia, bere film hoberenen hautapen batekin.

Vital Fundazioaren aretoan (Dendaraba dendagunean) izango da, otsailaren 21a arte, egungo mendi eta abentura film hoberenaren hautapen bat. Mendi Tour Vital ekitaldiak Arabako hiriburura dakartza, Vital Fundazioaren eskutik, Bilbon egindako azken Mendi Film zinemaldiko ekoizpen nabarmenenak. Emanaldiak martxoaren 17an, 19an, 20an eta 21ean izango dira, bi saiotan: 18:00etan eta 20:15etan.

Gasteizek berriz ere gozatuko du mendi eta abentura zinemarik onena. Mendi Tour Vital ekitaldiak, bere zortzigarren urte honetan, azken Mendi Film zinemaldian kritikak eta ikusleek nabarmendutako filmak emango ditu.

Sarreraren prezioa 5 euro da saioko; edo 3 euro saioko, Estadio Fundazioko abonatuentzat, sarrera Estadioko harrera lekuan erosiz gero.

Sarrerak Estadio Fundazioaren harrera lekuan salduko dira (Cervantes ibilbidean), astelehenetik ostegunera 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era, ostiralean 15:00ak arte; edo 16:00ak arte, emanaldien egunetan.

Sarrerak Vital Fundazioaren egoitzan ere erosi ahalko dira (Sokaren etxean), astelehenetik ostegunera 8:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara (ostiralean, goizez bakarrik); edota Vital Fundazioaren aretoan sakgaiu saioa hasi baino 45 minutu lehenago (aretoko tokiak bete arte).

Sustapena egingo dugu Facebooken eta Instagramen, otsailaren 11ko 12:00etatik hasi eta otsailaren 13ko 14:00ak arte. Parte hartzea dohainik da, zaleen orria (Facebook.com/fundacionestadio) Facebooken, edo dagokion kontua (Instagram.com/Facebook) Instagramen. Lehiaketan parte hartzeak berekin dakar lehiaketako oinarriak onartzea. Zozketa egindakoan, sustapenetik saridun atera direnak nor diren ikusi ahalko duzu.

Mendiko eta abenturako zinemaren luxuzko programa!

+info