Estadio online | ES | EUS
Menu

Gerrialdeko mina

Gerrialdeko mina
Egonkortze-ariketek gerrialdeko mina gutxiagotzen dute. Journal of Physical Activity and Health aldizkariak argitaratutako azterlan batek zera ikertu du: 4 asteko egonkortze-ariketen programa batek zer eragin duen gerrialdeko mina gutxiagotzerakoan eta

Emakume askok mina izaten dute bizkarraren beheko aldean, dela hezurra eta adinak eragindako gihar-indarra galdu delako, dela hezur-lesioengatik, dela nerbio- nahiz hezur-narritaduragatik, dela indar larregik eragindako lesioren batengatik. Egonkortze-ariketek gerrialdeko mina gutxiagotzen dute. Journal of Physical Activity and Health aldizkariak argitaratutako azterlan batek zera ikertu du: 4 asteko egonkortze-ariketen programa batek zer eragin duen gerrialdeko mina gutxiagotzerakoan eta min hori izaten duten emakumeen bizi-kalitatea hobetzerakoan.

Lau astean zehar hogeita hemeretzi emakumek egin zuten edo egonkortze-ariketa isometrikoz osatutako programa trinko bat edo, bestela, egonkortze-ariketa isotonikozko programa bat, eta beste batzuek, ariketa bat ere ez. Ariketa isometrikoak egin zituen taldeak bakarrik eduki zituen emaitzak, besteak beste, mina txikiagoa izatea, bizitasuna handitzea eta bizi-kalitatea hobetzea. Ondorioek programa bukatu osteko bederatzi hilabetean iraun zuten.

Emaitza horiek iradokitzen dute ezen egonkortze-ariketak egiteak gerrialdeko mina murrizten lagun dezakeela. Zuk minik baduzu leku horretan, zure gimnasioko entrenatzaile pertsonal batek orientatu zaitzake bai bizkarreko mina txikiagotzen lagundu diezazuketen ariketak aukeratzen eta bai zeure bizi-kalitatea hobetzen.

Iturria: Moussouli M, Vlachopoulos SP, Kofotolis ND, Theodorakis Y, Malliou P, Kellis E. Effects of Stabilization Exercises on Health- Related Quality of Life in Women With Chronic Low Back Pain. J Phys Act Health. 2013 Oct 31. [Epub ahead of print]

Artikuluen laburpena, hemen: Volume 17, Issue 10.