Estadio online | ES | EUS
Menu

Minbizia eta jarduera fisikoa

Minbizia eta jarduera fisikoa
Minbiziari eta jarduera fisikoari buruz azken albisteak, Asia Pacific Journal of Cancer Prevention aldizkariak argitaratutako txosten berri batean oinarrituak.

Izan daiteke jarduera fisikoak minbizi mota batzuek beste batzuek baino hein handiagoan prebenitzea; hala ondorioztatzen da Asia Pacific Journal of Cancer Prevention aldizkariak argitaratutako txosten berri batetik. Minbiziaren eta jarduera fisikoaren arteko zerikusia aztertzen duten mundu osoko 300 azterlan baino gehiago arakatu ostean, ikertzaileek adierazle sinesgarriak aurkitu zituzten, ariketaren eta koloneko minbiziaren prebentzioaren arteko kausazko lotura frogatzen dutenak, eta beste adierazle bat ia guztiz ziurra, bularreko eta endometrioko minbizirako. Orobat, iradokitzen da, eraginen bat baduela birikietako, prostatako, obarioetako, urdaileko eta pankreako minbizietan. Batez besteko gisa, zera aurkitu zen: ariketak % 20 eta 30 bitartean murrizten duela minbizi-arriskua.
Ikertzaileek uste dute, ariketaren ondorio babesleak honako honela lortzen direla: ehun adiposoa gutxituz, sexu-hormona mailak eta metabolikoak jaitsiz, intsulinarekiko erresistentzia-aldaketen bitartez, funtzio immunitarioa hobetuz eta jarduera fisikoarekin gertatzen den hantura murriztuz. Ikertzaileek, ondore gisa diote, ezbairik gabeko modu batean frogatu dela ariketak minbizi mota batzuk izateko arriskua murrizten duela, baina etorkizuneko ikerketek jarduera fisikoaren balioespenaren mugapenei ekin beharko lieketela eta egoneko portaera argiago definitu beharko luketela.

Iturria: Kruk J, Czerniak U. Physical Activity and its Relation to Cancer Risk: Updating the Evidence. Asian Pac J Cancer Prev. 2013;14(7):3993-4003.

Artikuluen laburpena, hemen: Volume 17, Issue 7.