Estadio online | ES | EUS
Menu

Mendi martxak

Mendi martxak
Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Nahi baduzu mendizale izan, beste pertsona batzuekin ibili…, guk eskaintzen dizugu irteera horietan parte hartzeko aukera. nahitaezkoa dela sasoi onean izatea.

07:00etatik 20:30era egiten dira, salbu eta apirileko (8:00etan), maiatzeko eta ekaineko (6:30ean) irteeretan.

Parte hartzeko adin txikiena 14 urte da, eta prezioan sartuta daude bide-erakusleak eta garraioa. Elurretako Erraketak, Iraupen Eskia eta Alpinismoko Teknikak jardueretan, prezioan ez dago sartuta erraketen, eskien, makilen, kaskoaren, pioletaren eta kranpoien alokairua. Ekainaren 19tik (larunbata) 20era (igandea) bitarteko irteeran, prezioan sartuta dago, gainera, ostatua eta mantenu erdia. Eta Montblanceko itzulian, prezioan sartuta daude Genevara joatea eta handik itzultzea, jardueran egin beharreko joan-etorriak, ostatua, mantenu erdia, istripu asegurua eta gidariak.

Izen-ematea Estadioko harrera lekuan egin daiteke; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio online webgunearen bidez, irteeraren aurreko asteazkeneraino edo toki guztiak bete arte. Ez da dirua itzuliko irteeraren aste berean, eta helmuga edo ibilbidea eguraldiaren gorabeheran egokitu ahalko dugu.



Deskarga itzazu aholku praktiko hauek (mendi irteera ondo prestatzen lagunduko dizute).

Hau da irteeren egutegia denboraldi honetan:

DataTokia Abonatua Abonatugabea
Irailak 26, larunbataAuñamendi (Nafarroa Garaia-Frantzia)20 €25 €
Urriak 24, larunbataDonemiliaga eta Trigaza (Errioxa-Burgos)17 €22 €
Azaroak 21, larunbataAsóngo mendixkak (Kantabria)17 €22 €
Urtarrilak 23, larunbataBelagua (Nafarroa Garaia) -Elurretako erraketak20 €25 €
Otsailak 13, larunbataSan Lorenzo (Errioxa) -Alpetar teknikak (sokaren oinarrizko maneiua)40 €50 €
Otsailak 27, larunbata Abodi mendilerroa (Nafarroa Garaia) -Iraupen eskia20 €25 €
Martxoak 27, larunbataEcho ibarra eta Ansó (Huesca) -Elurretako erraketak20 €25 €
Apirilak 17, larunbataAralar mendilerroa (Gipuzkoa-Nafarroa Garaia) 17 €22 €
Maiatzak 29, larunbataCuravacas (Palentzia) 24 €29 €
Ekainak 19 (larunbata) - 20 (igandea)Cotos mendatea – Peñalara – Navafría mendatea (Madril) 122 €142 €
Uztailak 5 (astelehena) - 15 (astelehena)Montblanceko bira (Chamonix, Frantzia)1.200 €1.200 €
Estadio irekitzeko gida praktikoa