Estadio online | ES | EUS
Menu

Ospatu Estadion seme-alaben urtebetetzea

Ospatu Estadion seme-alaben urtebetetzea
Zure semea edo alaba abonatua bada, Estadion ospatu dezakezu haren urtebetetze-jaia, haren adiskideak abonatuak ez izan arren.

Zure semea edo alaba abonatua bada, Estadion ospatu dezakezu haren urtebetetze-jaia, beraren adiskideak abonatuak izan ez arren.

Urriaren 1a eta maiatzaren 31 bitarteko ostiral arratsaldeetan ospatzen ditugu, aldez aurretik Harrera-gunean itunduta. Egun horietatik kanpo, gonbidatutako pertsona guztiek abonatuak beharko dute izan, edo eguneko sarrera atera.

Olgatuko dira, kirola egingo dute eta askari bikaina dastatuko dute. Zeuk aukeratu lehenengo zer duzun nahiago: edo jolastu edo askaldu, eta askariaren menua ere zeuk aukeratu.

Ospakizunak 17:45ean hasten dira, edo jolasekin edo askariarekin –aukeratu egin dezakezu lehenengo zer egin: jolastu ala askaldu—, bakoitzerako plaza kopurua mugatuta dago: jolas-programa zuzenduak, Kiroldegian (Trinket eraikina), eta askaria, urtebetetzeen aretoan (gazte-eraikina).
Askaria honela dago osatuta: patata-tortilla, askotariko snackak, freskagarria edo ur minerala, litxarreria-poltsa eta aukeran: edo mix biguna (5 urtetik beherakoentzat aholkatzen dena: nocilla-esneopila eta sanwich misto erdia), edo pizza.

Guztiaren prezioa 10.50 € pertsonako. Azkenburukoa —aukeratzeko: tarta, Kinder arrautza edo izozki-terrina— geuk ipintzea nahi baduzu, orduan prezioa da 11,50 € pertsonako.

Nahiago baduzu, badugu junior menua: patata-arrautzopila, kroketak, txibierroak, pizza, zizka-mizkak, litxarrerien poltsa eta freskagarria edo ura. Prezioa: guztira (jokoak eta askaria) 13 euro pertsonako.

Gurasoentzako askari eder bat ere eskaini ahal dizugu.

Zuk ere laguntzea behar dugu
- Estadion sartzeko, taldeka egin behar da, eta ez 17:30 baino lehen.
- Kiroldegian nahiz urtebetetze-aretoan
—aukeratutakoaren arabera— hartuko ditugu neska-mutilak. Bi lekuen arteko tokialdatzea eta etengabeko gainbegiraketa urtebetetzea kontratatu duen pertsonaren ardura izango da.
- Kiroldegian jolasteko, kirol-oinetakoa, azpi garbiduna, erabili behar da. Bestela, oinutsik jolastuko da.
- Ospakizunera etorritako neska-mutilek ez dute baimenik erreserba bidez erabiltzen den beste ezein instalazio estalitan sartzeko.
- Ospakizuna baino 2 egun lehenago jakinarazitako ume kopuruarena kobratuko da.
- Kontratatu duen pertsonaren ardura eta erantzukizuna da ospakizunaren garapena zaintzea; bereziki, instalazioak behar bezala erabili eta ondo tratatzeari dagokionez, bai eta beste abonatu eta erabiltzaileekiko errespetuaz eta Estadioko arauak eta enplegatuen jarraibideak betetzeaz denaz bezainbatean.
- Informazio gehiago, Harrera-gunean, tel.: 945131345.

Ospakizunean ondo pasatzea opa dizuegu