Estadio online | ES | EUS
Menu

Ori

Ori
Fundación Estadio Fundazioaren hirugarren mendi-irteera honetan Pirinioetara goaz lehenengo bi milakoa egitera. Beste behin, arrakasta biribila izan zen, oso eguraldi ona eduki ez arren, lainoa izan baikenuen gurekin egun osoan, eta haize pixka bat ere b

Irteeraren Argazki-galeria .

Arrakasta, beste behin, Pirinioetan

Fundación Estadio Fundazioaren hirugarren mendi-irteera honetan Pirinioetara goaz lehenengo bi milakoa egitera. Beste behin, arrakasta biribila izan zen, oso eguraldi ona eduki ez arren, lainoa izan baikenuen gurekin egun osoan, eta haize pixka bat ere bai, gailur inguruetan.

Denbora gutxi izan bagenuen ere, aukera baliatu genuen Otsagabia herri ikusgarria miresteko. Ordu eta erdiko bidaiaren ondoren, ondo merezitako kafea edan genuen herri horretan, pixka bat esnatzeko eta igoerari zentzumen guztiak oso erne genituela ekiteko. Autobusak Abodiko eski nordikoko klubean utzi gintuen eta handixik hasi genuen ibilaldia, lainoaren abaroan, eta bi orduko igoeraren ostean Oriren gailurra zapaldu genuen. Bazkaldutakoan, ardo-txurrutada batez lagunduta eta tontorrean argazki batzuk atera ondoren, jaitsierari ekin genion, gailurra egin izanaren alaitasunarekin eta gogobetetasunarekin, Larrauko mendatea baino lehen dagoen tuneleraino, non zain baikenuen autobusa.

Mendian egun atsegin bat igaro ondoren, dagozkion ahaleginak barne, gorputzari atseden hartzen utzi genion itzuliko bidaian, non oso ondo pasatu baikenuen dokumentalak ikusten eta mendi-solasalditan. Labur esanda, esan genezake ezen egun atsegin bat gozatu genuela Pirinioetan, ezbeharrik gabe eta konpainia on batean.