Estadio online | ES | EUS
Menu

Urbasa mendikatea eta Urederra —bertan behera utzi da—

Urbasa mendikatea eta Urederra —bertan behera utzi da—
Animatu zaitez igande-egun desberdin bat gozatzera zeure familiarekin, ibai-jaiogune ikusgarrienetako bat ezagutuz Gasteiztik ordubete baino gutxiagora.

Cancelada por falta de inscripciones

Bertan behera, izen-emate faltagatik

Animatu zaitez igande-egun desberdin bat gozatzera zeure familiarekin, ibai-jaiogune ikusgarrienetako bat ezagutuz Gasteiztik ordubete baino gutxiagora. Zera proposatzen dizugu, paseo atsegin bat egitea, helduentzat zein etxeko txikientzat, Urederra ibaiaren inguruetatik. Pilak kargatzeko, bazkaria egindakoan, arratsaldean jolastu gaitezke tirolinak, ferratak, ginkanak, eskaladak, etab. eginez Urbasa Abentura parkean.

Apirilaren 13an, igandearekin, familiarteko irteera: Urbasa mendikatera eta Urederra ibaira. Irteera 9:00 eta 18:00 bitartean egingo da gutxi gorabehera.

Prezioa 18 urtetik beherako abonatuentzat 10 € da, eta hortik gorakoentzat, 15 €. Abonatu gabeko helduek 18na € ordaindu beharko dute, eta 18 urtetik beherakoek, 13 €. Prezio horietan ez da sartzen abentura-parkerako sarrera.

Eguneko planninga:
9:00.: Estadioren aurretik irten.
10:00.: Bakedanora iritsi. Urederrako ur-jauziak ikusi.
13:00.: Bakedanotik Larraonarantz abiatu.
13:30.: Larraonara iritsi eta astia, abentura-parkean bazkaltzeko edo zerbait hartzeko.
15:00.: Jarduerak hasi abentura-parkean
Prezioa: 4 € , haurrentzat (12 urteraino) / 10 €, helduentzat. Umeak zainduta egongo dira une oro parkean; beraz, ez da beharrezkoa jarduerarik egin nahi ez duten gurasoek sarrera atera behar izatea.
17:00.: Jarduerak bukatutakoan, itzultzeko autobusa hartuko dugu
18:00.: Estadiora iritsi.

Familiarteko irteera horretan parte hartzeko gutxienezko adina 5 urte da.