Estadio online | ES | EUS
Menu

Txindokira igoera

Txindokira igoera
Nahi baduzu mendizale izaten ikasi, beste pertsona batzuekin ibili…, irteera horietan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Nahi baduzu mendizale izaten ikasi, beste pertsona batzuekin ibili…, irteera horietan parte hartzeko aukera eskaintzen dizugu. Izan kontuan, egoera fisiko onean egon behar dela.

Jaitsi Argazki-galeria.

Azaroaren 24an, igandearekin, irteera Txindokira egingo da. Mendi-irteera Aralarreko haran glaziarretan zehar izango da.
Txindokira (1.346m), Euskal Mendietako tontorrik adierazgarrienetako batera, igoko da. Tontor ikusgarri horretara igotzeko, biribilean egingo dugu ibilbidea Arritzagako haranean zehar; lekua ospetsua da jatorri glaziarreko aztarnengatik, eta hor Aralar mendilerroaren glaziarismoari buruzko azalpen bat emango da. Desnibela 950 metrokoa da.

Irteerak 7:00 eta 19:00 bitartean egiten dira, eta prezioa abonatuentzat 15 € da —10 €, 60 urtetik gora edo 18 urtetik beherakoentzat—. Abonatuak ez direnek 18 € ordaindu behar dute — 13 €, 60tik gorakoek eta 18tik beherakoek—.

Parte hartzeko gutxienezkoa adina 10 urte da — 5 urte, familiarekin parte hartuz gero—.