Estadio online | ES | EUS
Menu

Bisaurin mendiko igoera

Bisaurin mendiko igoera
Arrakasta biribila izan zen, Bisaurin mendiaren gailurra zapaltzeko, Fundación Estadio Fundazioak antolatu zuen mendi-irteera. Aurreikuspen meteorologikoak oso onak zirelarik, Estadioren instalazioetatik abiatu ginen Pirinioetara.

Jaitsi Bisaurinera egindako igoeraren argazki-galeria .

Arrakasta biribila izan zen, Bisaurin mendiaren gailurra zapaltzeko, Fundación Estadio Fundazioak antolatu zuen mendi-irteera. Aurreikuspen meteorologikoak oso onak zirelarik, Estadioren instalazioetatik abiatu ginen Pirinioetara. Hiru ordu eman genituen aurkezpenetan, lo-kuluxka eta bihurgunetan, eta gero ere heldu ginen, ilusionaturik, Lizarako aterpetxearen aparkagunera, eta hortik abiatu ginen.

Udazkeneko eguzkia genuela igo ginen; hark, gehiegi berotu gabe, haranaren koloreak bernizatzen zituen; ikusgarria benetan. Horrenbestez, erritmo lasai eta zaindu batekin Mistresa lautadara iritsi ginen, gorputza berotuaz batera. Haran eseki horren edertasuna ezin kontatuzkoa da. Hantxe egin genuen lehenengo otordu bat, aldi berean denok batu ginelarik, eta gero igoeraren zati zailenari ekin genion; desnibel handiak aurkitu genituen, bi elurtegi eta igotze-saio dibertigarriren bat ere bai. Egun hartako eguraldi goxo hura lagun eta taldea ere serio ari zenez, ez zen gorabeherarik gertatu. Nekatuta heldu ginen azken igoaldira, baina indartsu eta gogotsu.

Gailurretik antzeman genituen, Monte Perdido ekialdetik, itsasoa ipar partetik, Aratz eta Aitzgorri mendebaldean eta, hegoalderantz, Moncayo. Handik ikusten genuena paregabea zen, eta ogitartekoa ere bai. Taldearen argazkiak egin eta bazkari-legearen ondoren, gorputzean gero eta hotz handiagoa nabaritzen genuen; seinalea, geure belaunei gomendatu behar gintzaizkiola, hegoaldeko malda piko hartan behera autobuserantz jaisteko.

Aragoiko Pirinioez zazpi orduz gozatu ostean, eta bakoitzak 4.000 inguru kaloria erreta, autobusera iritsi ginen, igande-jardunaldi hartako ahaleginak ordain ederra izan zuelako gogobetetasunarekin, eta gorabeherarik gabe.