Estadio online | ES | EUS
Menu

Metodo hipopresiboa

Metodo hipopresiboa
Suspertu zeure abdomena eta hobetu gorputz-jarrera, arnasa-apnean oinarritutako teknika horren bitartez.
Maite Urcelay

-k emanda

Sabel Gimnastika Hipopresiboa izeneko sabel ariketa hipopresiboen ikastaroa izango da azaroko ostiraletan (hilak 8, 15, 22 eta 29) eta otsailekoetan (hilak 7, 14, 21 y 28), 17:30ean eta 18:30ean. Ikastaro bakoitzak 4 ordu iraungo du, eta Salva 1 aretoan egingo da.

Metodo hipopresiboa arrakastaz erabiltzen da erditu ondoren, prebentzio gisa eta hobekuntza estetikoa lortzeko, eta modurik onena da abdomen-paxa eta zoru pelbikoa suspertzeko. Komenigarria da abdomen-pelbisetako barrunbeko presioa txikitzea, ebakuntza kirurgikoak egin ondoren, atxikidurak leuntzeko.

Abdomen-paxa suspertuak esan nahi du, geldirik egonda gerri txikiagoa edukitzea, gerri-pelbisen egonkortasun eraginkorra ematen duen paxa natural bat edukitzea, berme bat baita abdomeneko lesioak ekiditeko (iztondoko herniak, abdomenekoak, baginakoak, diskalak, pubalgiak…).

Zoru pelbiko suspertua berme on bat da funtzio sexual bikaina edukitzeko eta emakumeen gernu-jarioa eta prolapsoak prebenitzeko eta konpontzeko.

Metodo hipopresiboak jarrera-hobekuntzak dakartza, giharretako tentsioak normalizatzen ditu, muskulatura epimerikoa, zehazki; aldi berean parametro fasikoak eta arnasarenak hobetzen dira. Hura egitearen beste ondorio batzuk ere nabaritu dituzte zenbait aztertzailek, zeintzuek esan baitute eragin ona duela beheko gorputz-adarren baskularizazioan; gaur egun aribidean diren azterlan batzuek badirudi aditzera ematen dutela ezen zelulen erresistentzia handitzen dela azidosiaren kontra, eta hematokritoa handitzen dela ahaleginean.

Prezioa: 29 € Estadio Fundazioko abonatuentzat (24 € - 28 urtetik gorako edo gehiagoko 60 urte edo Fitness zerbitzuan abonatuak), eta 43 € abonatugabeentzat (38 € - 28 urtetik gorako edo gehiagoko 60 urte edo Fitness zerbitzuan abonatuak).
Izen-ematea: Estadioko harrera lekuan; edo, abonatua baldin bazara, 945131345 telefonora deituta, edo Estadio Online webgunearen bidez.