Estadio online | ES | EUS
Menu

Pilates Allegro

Pilates Allegro
Giharretako lanaren kalitatea, eta ez kopurua, da axola duena. Pilatesek gorputza eta burua koordinatzen ditu, giharrak eta arnasa egokiro erabiliz.

Orain makinekin lan egiteko aukera duzu.
Joseph Pilates-ek, batetik, zientzialari alderdia, beste batetik, mekanikarako iaiotasuna, eta bestetik, anatomista izatea bateratzen zituen gizon hark, mugimendu-sistema bat asmatu zuen eta “Kontrologia” izena ipini zion, eta horri laguntzeko, zenbait tresneria, berak “aparatuak” deitzen zienak. ( Pilates Allegro Bideoa).

Aparatuak lurreko lanak (mat edo zerri gainekoak) esnatzen zuen prozesua bizkortzen laguntzeko zeuden diseinatuta; prozesu hau, alegia: luzatzea, indartzea, gorputzaren lerrokatzea eta erdigunea sendotzea.

Gaur egun piezarik ezagunena eta ospetsuena "allegro" edo "reformer" da; hasiera batean “universal reformer” deitu zitzaion, ezen badirudi "gorputza oso-osorik erreformatu” behar zuela. Denboraren joanean Pilatesek tresneriarentzako osagarri guztiak eta beste elementu guztiak diseinatu zituen.

Pilates errepertorioko ariketen % 75 allegro/reformer delakoan edo zerri gainean (mat) egiten dira. Lurreko ariketak Pilates metodora sartzeko atea dira, berori praktikatzen duten askorentzat. Esan genezake ezen mat edo zerria metodoa dela eta allegro/reformerrek indarra sortzen duela eta ariketak modu zehatzagoan eta ederragoan egiten laguntzen duela.

Allegro/reformer plataforma bat da; bertan zehar mugitzen den orga lerrakor bat dauka, eta malguki batzuk ere bai, erresistentzia aldakorra ematen dutenak, pertsona zenbait planotan mugitzen ari dela. Joseph Pilatesek uste zuen oso garrantzizkoa zela entrenamendua plano horizontalean hastea, artikulazioen estresa eta tentsioa nasaitzeko eta gorputza lerrokatzeko, zutik, jesarrita edo belauniko egonda gertatzen den grabitate-indarra erantsi aurretik.

Pilates Alegroko taldeak, Mat Ertain edo Aurreratuko ikasleentzat dira.

Eskolak Allegro aretoan izango dira:

Pilates Allegro+18 LX (50´) 9.30, 10.30, 15.30, 16.30, 18.30, 19.30, 20.30 h
MJ (50´) 9, 10, 14.30, 15.30, 17, 18 h
M (80´) 19 h
J (80´) 19 h
V (80´) 9.30, 15.30 h
Estadio irekitzeko gida praktikoa