Estadio online | ES | EUS
Menu

Haurdunaldian...

Haurdunaldian...
Haurdunaldian ariketak ez du erditze goiztiarra izateko arriskua handitzen. Ikerketa asko egin dira, haurdunaldian ariketa egitearen gainean, baina oraindik ez da iritsi oro har ulertzera haurdunaldian zehar egiten diren ariketen motek eta iraupenek dak

Ikerketa asko egin dira haurdunaldian ariketa egitearen gainean, baina oraindik ez da iritsi oro har ulertzera haurdunaldian zehar egiten diren ariketen motek eta iraupenek dakartzaten ondorio espezifikoak. Oraintsu argitaratu da Journal of Physical Activity and Health aldizkarian lan bat non aztertzen baita haurdunaldian egindako ariketa aerobikoak erditzeko unean zer eragin duen.

Azterlan horretan zehar 320 emakume haurdunek 85 ariketa-saio osatu zituzten — normalean, astean egokitze fisiko orokorreko hiru eskola, 60na minutukoak— haurdunaldiko 8-10 eta 38-39 asteetan. Emaitzek diote ezen, haurdunaldian ariketa egin zuten emakumeek ez zutela eduki ariketarik egin ez zutenek baino erditze goiztiarreko arrisku handiagoa.

Egia esan, haurdunaldian egiten den ariketak onura asko dakartza, bai amarentzat eta bai haurrarentzat, hala nola: pisua kontrolatzea, bizkarreko minak txikiagotzea eta depresio-sintomak murriztea. Eta ariketa gimnasio batean egiteak segurtasun-osagarri bat eransten du, oso garrantzitsua dena emakume haurdunentzat

Iturria: Barakat R, Pelaez M, Montejo R, Refoyo I, Coteron J. Exercise Throughout Pregnancy Does Not Cause Preterm Delivery. A Randomized, Controlled Trial. J Phys Act Health. 2013 May 10.

Artikuluen laburpena, hemen: Volume 16, Issue 8.