Estadio online | ES | EUS
Menu

Oinez egitea edo korrika ...

Oinez egitea edo korrika ...
Azken urteotan, jarduera fisiko gisa, sasoian jartzen hasteko oso modu on gisa, oinez ibiltzea sustatu da; nahikoa da egunean 30 minutuan oinez ibiltzea onurak lortzeko.

Hala ere, oraindik badago nolabaiteko debate bat, bihotzaren osasunerako zer den hobea darabilena hizpide: edo oinez ibiltzea edo korrika egitea. Hileon argitaratutako azterlan batek konparazio bat egiten du energia kopuru berdina erretzen duen jendearekin, bihotzeko gaixotasunak jarduera horietako zeinek, oinez egiteak edo korrika egiteak, hobeto prebenitzen dituen argitzeko.

Zer da hobea bihotzerako, oinez ibiltzea edo korrika egitea?

Azken urteotan, jarduera fisiko gisa, sasoian jartzen hasteko oso modu on gisa, oinez ibiltzea sustatu da; nahikoa da egunean 30 minutuan oinez ibiltzea onurak lortzeko. Hala ere, oraindik badago nolabaiteko debate bat, bihotzaren osasunerako zer den hobea darabilena hizpide: edo oinez ibiltzea edo korrika egitea. Hileon argitaratutako azterlan batek konparazio bat egiten du energia kopuru berdina erretzen duen jendearekin, bihotzeko gaixotasunak jarduera horietako zeinek, oinez egiteak edo korrika egiteak, hobeto prebenitzen dituen argitzeko.

Ikertzaileek bi behaketa-azterlan handiren datuak erabili zituzten, korrikalariei eta oinezkoei buruz eginak biak; haietan 6 urtetik gorako epealdi batean guztira 40.000tik gora heldu behatu ziren. Datuek erakusten dute ezen, oinez egiteak zein korrika egiteak bihotzeko gaixotasunaren eragileen arriskua gutxitzen dutela, hots: kolesterol altua, diabetesa, kardiopatia koronarioa eta hipertentsioa. Bi taldeen artean ez zen diferentzia esanguratsurik egon arriskua gutxitzeaz denaz bezainbatean. Hala ere, bai aurkitu zen, zenbat eta energia gehiago erre, dela oinez, dela arineketan, are eta gehiago murrizten dela bihotzeko gaixotasunen arriskua.

Iturria: Williams PT, Thompson PD. Walking Versus Running for Hypertension, Cholesterol, and Diabetes Mellitus Risk Reduction. Arterioscler Thromb Vasc Biol. 2013 Apr 4..

Artikuluen laburpena, hemen: Volume 16, Issue 5, el resumen de los artículos.