Estadio online | ES | EUS
Menu

Planetaren ordua

Planetaren ordua
Estadiok bat egiten du, aurten ere, ekitaldiarekin: kanpoko argi guztiak itzaliko ditugu, eta espero dugu urtez urte gehiago izango garela.

«Itzal ezazu argia, argizta ezazu Planeta» da WWF erakundearen 2019ko Planetaren Ordua ekimenaren goiburua. Ekimena martxoaren 30ean (larunbata) izango da, 20:30etik 21:30etaraino, eta ehunka milioi lagun mobilizatuko ditu, mundu osoko milaka hiritan eta ehunka herrialdetan.

60 minutuz mundu osoa itzaltzea, ekintza antolaturako deialdi bat da, 2019ko Planetaren Ordua, eta asmo hau du: inplika gaitezela klima aldaketaren arazoa konpontzearen alde, nahiz eta munduko gobernuen artean aski adostasunik lortu ez den.

Estadion, aurten ere, bat egiten dugu ekimenarekin, kanpoko gure argi guztiak itzalita. Espero dugu kirolgune askok bat egingo dutela, eta datorren urtean askoz gehiago izango garela.