Estadio online | ES | EUS
Menu

Oinez ibiltzea onuragarria da

Oinez ibiltzea onuragarria da
Azterlan askok frogatu dute, aldizka oinez egitea gure osasunean zenbait ondorio onuragarri eragin ditzakeen ariketa bat dela, adibidez, bihotzeko gaixotasunak edukitzeko arriskua murriztea eta odoleko glukosa mailak hobetzea.

Oinez ibiltzea onuragarria da osasun fisikorako nahiz burukorako

Azterlan askok frogatu dute, aldizka oinez egitea gure osasunean zenbait ondorio onuragarri eragin ditzakeen ariketa bat dela, adibidez, bihotzeko gaixotasunak edukitzeko arriskua murriztea eta odoleko glukosa mailak hobetzea. Gainera, kirolariak ez direnei aholkatu ohi zaie, ariketaren hasiera moduan, lehendabizi oinez egin dezatela. Oraintsu, Japonian osasun oneko langile batzuekin egindako azterlan batek baita erakusten du ere, oinez egiteak gure buruko osasunaren zenbait alderdi hobetu ditzakeela.

Azterlanak osasun oneko 606 pertsonari egin zien jarraipena; bi taldetan banatu zituen, batekoek oinez egiten zuten eta bestekoek, ez, eta gertatutako aldaketak ebaluatu zituen, hala aurretik jakinarazitako depresio-sintometan, nola gizarte-egokitzapenean (pertsona bat erkidego batean noraino egokitzen eta harremanak egiten dituen adierazten duen mailaren neurria). Programa amaitutakoan, oinez egin zutenen taldeak oinez egin ez zutenenak baino depresio gutxiago eta gizarte-egokitzapen hobea erakutsi zituzten. Horrek iradokitzen du, aldizka ariketa egin ohi dutenek aukera gutxiago dutela deprimituta egoteko eta euren lan-ingurunean egokitzeko erraztasun handiagoa dutela, aldizkako ariketarik egiten ez dutenek baino. Gimnasioek ariketa egiteko askotariko aukera eskaintzen dute; hasi oinez egite hutsetik eta bizitasun handiko entrenamenduetaraino. Gimnasioen inguruneak, gainera, segurtasuna eta laguntza eskaintzen ditu ariketa egiten hasteko.

Iturria: Ikenouchi-Sugita A, Yoshimura R, Sugita K, Hori H, Yamada K, Sakaue M, Nakamura J. The effects of a walking intervention on depressive feelings and social adaptation in healthy workers. J UOEH. 2013;35(1):1-8.

Artikuluen laburpena, hemen: Volume 16, Issue 3