Estadio online | ES | EUS
Menu

Deskontuak

Deskontuak
Arabatik kanpo ikasten ari bazara edo familia ugariaren agiria badaukazu, deskontuak izan ditzakezu Estadioren urteko kuotan.

Mendekotasunagatiko deskontua:
2. edo 3. mailako mendekotasuneko egoera onartua dutenek, Estadion, % 50eko deskontua goza dezakete urteko kuotan (ezin da metatu ikasle deskontuarekin edo familia ugariarenarekin). Aski duzu harrera lekura ekartzea mendekotasun horren egiaztagiria, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Orientatzeko eta Balioesteko Zentroak emana. Mendekotasuna behin-behingoz aitortuz gero, dokumentazioa urtero aurkeztu beharko da (azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean).

Ikasleentzako deskontua:
Arabatik kanpo ikaslea baldin bazara, 1995-2004 bitartean jaio bazara eta baldintzak betetzen badituzu... prestatu zure paperak! 2020. urteko zure kuotan % 50eko deskontu honetaz baliatzeko, ondorengo hau egin behar duzu:

- Entrega ezazu 2019/2020 ikasturterako egin duzun matrikula.

- Entrega ezazu Arabatik kanpo duzun bizilekuaren ziurtagiria. Ikastetxe nagusiaren edo unibertsitate egoitzaren ziurtagiria izan daiteke; edo erabiltzen duzun etxebizitzaren kontratuaren kopia, kontratuan zure datuak zehaztuta izanik; edo bizileku duzun herriko udalak emandako ziurtagiria.

- Entrega ezazu dokumentazio hori harrera lekuan, edo bidal ezazu recepcion@fundacionestadio.com helbidera, 2019ko azaroaren 4tik abenduaren 31ra bitartean.

Gogoan izan: izapide horiek urtero egin behar dituzu, berdin dio aurreko urtean dagoeneko deskontua gozatu baduzu ere.

Azken orduan presaka ez ibiltzeko, presta ezazu zure dokumentazioa ikasturtearen hasieran bertan.

Bestalde, gogoan izan ezazu Estadio Fundazioak elkarrekikotasun hitzarmenak dituela Arabaz kanpoko beste klub batzuekin. Zatoz harrera lekura, zure Acedyr ziurtagiria eskatzeko.
Beraz, etxetik kanpo ikasten ari zarenean kirola egin nahi baduzu, beharbada instalazioren bat izango duzu hurbilean, ateak zabalduko dizkizuna. (Argibideak)

Familia ugariari dagokion deskontua:
Fundación Estadio Kirol Elkarteak % 10eko deskontua egiten du familia ugariaren agiria duten abonatuen kuotan. Egoera horretan bazaude eta oraindik ez baduzu eskatu, egizu Harrera-gunean, familia ugariaren agiri eguneratuaren kopia entregatuz, originalarekin batera. Beste alde batetik, 2019an ere deskontua egin bazitzaizun eta agiriaren muga aurtengo urtea izan bada, gogoratu orain berritu egin behar duzula eta Harrera-gunean entregatu agiri eguneratu berriaren kopia.