Estadio online | ES | EUS
Menu

Estadio Online

Estadio Online
Abonatua izanda aukera duzu pista nahiz masaje-saioa erreserbatzeko, spinning-saio batean edo igeriketa-ikastaro batean izen emateko nahiz berori berritzeko; aukera duzu, jakiteko zeintzuk diren egindako erreserbak, edo instalazioetarako sarbideak… eta d

Dagoeneko badira 2.000tik gora Estadio Onlinen erregistratu eta erabiltzaileak; zerbitzu elektroniko horren bidez Estadioko tramite asko, errazak eta beti berdintsuak direnak, egin ditzakezu, modu arin eta erosoan egin ere, tramite horiek egiteko, telefonoa zertan hartu gabe, edo Estadiora zertan etorri gabe.

Edozein nabigatzailetatik, urtean 365 egunean eta 24 orduan egunero, egin ahal duzu zeuretzako pista edo masaje-saioa erreserbatu, spinning-eskoletan apuntatu, edo beste edozein saio soltetan, ikastaro batean izen eman nahiz berritu, irtenaldietarako, txangoetarako eta beste jarduera batzuetarako apuntatu, eginda dituzun erreserbak jakin edo Estadion egiten dituzun sartzeak kontrolatu. Gura asmoa da, denbora igaro ahala, aukera horiek gehitzen joatea.

E-zerbitzu horretan alta hartzean, oinarrizko arau batzuk onartu beharko dituzu, hala nola: egiten duzun eragiketa bakoitzean zure izena erregistratuko dela eta haren zenbatekoa urteko kuota helbideraturik duzun kontuan zordunduko dela; behin erreserba egindakoan, ezin duzula aldatu; edo Fundación Estadio KE Fundazioak eragiketetarako baldintzak aldatu ditzakeela, baita Estadio onlinetik desaktibatu zaitzakegula ere baldintzak betetzen ez badituzu.

Oraindik ezagutzen ez baduzu eta haren abantailak baliatu nahi badituzu, hona hemen estekak eta alta hartzeko jarraibideak:
Sartu "Estadio online"n