Estadio online | ES | EUS
Menu

ACEDYR Pasaportea

ACEDYR Pasaportea
ACEDYR Pasaportearekin irekita dituzu Espainiako zenbait hiritako 20tik gora kluben ateak, kanpoan zaudela gelditu ez zaitezen.

ACEDYR Pasaportea programaren definizioa:

ACEDYR Pasaportea sortu zen Estatu espainoleko kirol-zentroen iragaitzazko bidarientzako sarbide-programarik handiena eta hobekien baloratua izateko, halako eraz ezen berari atxikitako erakunde partaideetako abonatuek edo bazkideek, bidaiatzen dutenean, kirola egin ahal dezaten zentro partaideetan —une honetan, 25 klub baino gehiago Estatuko 10etik gora hiritan.

ACEDYR Pasaportearen baldintza orokorrak

ACEDYRi atxikitako kluben bateko edozein abonatu edo bazkide ACEDYReko kide den beste kirol-erakunde batera joaten denean —halabeharrez, eta ez iraunkorki—, beste abonatu edo bazkide bat balitz lez tratatua izango da, muga bakar batekin: urtean gehienez ere 30 bisita, edo 15, elkarren segidakoak badira.

Zer egin behar du ACEDYR erakunde bateko abonatuak edo bazkideak Pasaporte Programako beste erakunde bat bisitatzeko?:

- Norberaren klubeko bulegoan ACEDYR Pasaportearen pegatina eskatu eta bazkide edo abonatu karnetean ipini.
- Sartu www.acedyr.com orrian, bidaia-xede duen hirian klub bat bilatzeko.
- Aurretiaz deitu bisitatu nahiko lukeen klubera, erabiltzea pentsatuta dituen instalazioak edo zerbitzuak erabilgarri dauden egiaztatzeko.
- Klub anfitrioira heltzen denean, harrerako enplegatuei bere ACEDYR Pasaportea identifikazioa erakutsi eta, ondo pasatu klubean!

ACEDYR Pasaporteari atxikitako kirol-zentroei buruzko informazioa:

Programa barruan dauden klub guztiak www.acedyr.com orrian daude


Sarrien egiten diren galderak:

G: Nola bilatu dezaket programan parte hartzen duen klub bat, berori erabiltzeko?
E: Erraza da, www.acedyr.com orrian sartuta.

G: Zer eraman behar dut Pasaporte programako kluben bat bisitatzera noanean?
E: Behin klubarekin hitz egindakoan bisita bat ituntzeko, aldean eraman behar dituzu: zeure klubeko bazkide edo abonatu txartel edo karneta, eguneratuta eta Pasaporte ACEDYR pegatinarekin, eta NAN/Pasaportea

G: Ezer ordaindu behar dut Pasaporte Programako beste klub bat erabiltzeko?
E: Ez. Kirol-erakunde partaide guztiek doan eskaintzen dute sarbidea ACEDYR Pasaporteko bisitarientzat. Beste gauza bat dira klub anfitrioiaren ordaindu beharreko zerbitzuak, ezen horietan klubeko bazkide edo abonatuentzako baldintza berak eskatuko dira.

G: Erabili al dezaket ACEDYR Pasaportea programako klub batean egonaldi luzea egiteko?
E: Ez. Pasaportea epealdi laburretarako dago pentsatuta. Nolanahi ere, muga batekin: urtean 30 bisita, edo 15, elkarren segidakoak badira.

G: ACEDYR Pasaportearekin erabili al ditzaket nire klubetik gertu dauden beste klub batzuk?
E: Bisitatzen diren klubek gutxienez jatorriko klubetik 80 kilometrora egon behar dute eta probintzia berean egon gabe.

G: Helbidea aldatzen badut, trukatu al ditzaket Estadioko abonatu izatea eta ACEDYR Pasaporteko beste zentro batekoa izatea?
E: Ez. ACEDYR Pasaporte programak klub partaideetan apopilo/bisitari-pribilegioak bakarrik eskaintzen ditu.